2013/05/27

Azalpen testua lantzeko komunikazio proiektua: "Errausketa planta"

Urte batzuk pasatu dira orain aurkezten dugun lan  hau egin genuenetik. Azalpen testua landu nahi genuen komunikazio proiektuen metodologia erabiliz . Jorratuko genuen gaia bilatzerakoan, orduan pil-pilean zegoenetako bat aukeratu genuen:  Gaintzurizketan errausketa planta bat egiteko asmoa sendoa zen, beraz, gertu gertuko  motibazioa izan zitekeen, horrelako  planta batek  nola lan egiten duen azaltzea.


Hemen duzue lan hura ( bi dokumentutan:  irakaslearena eta ikaslearena )  zuen esku; jakinda, berau  eguneratzearen alde  moldaketa batzuk egin beharko direla.

2013/05/23

"Symbaloo": gure interneteko faboritoak biltzeko tresna interesgarria


Gure mintegikide Pili Violetek eman zigun aplikazio honen berri eta berak zioen bezala esanda, " faborito guztiak ondo antolatuta izateko " oso lagungarria izan daiteke.

Bi bertsio daude: symbaloo eta symbalooedu.
Ikusi hemen adibide batzuk : Gizartebaliabideak (Pili berarena), Euskara 2.0 (Esther Isasarena), Castellá (Montse Tirbiórena)

Erabil erraza dirudi, hala eta guztiz ere, hemen duzue tutorial argi eta labur bat .





2013/05/22

Musika 2.0rako baliabideak, tresnak, proposamenak, adibideak eta eredu didaktikoak

        Aurreko sarrera batean, eman genuen Berritzegune Nagusiko aholkulariek prestatutako bi site hauen berri: Eskola 2.0rako baliabide didaktikoak eta IKasten IKTen bidez . Horietan arlo hauek hartzen dira kontuan: Atzerriko Hizkuntza, Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Lengua Castellana y Literatura, Matematika, Naturaren Zientziak, Plastika eta Ikus-Hezkuntza, Teknologia eta Musika.

         

Zuengandik jasotako eskaera erantzun nahian, gaurko sarrera honetan, Musika arlorako aipatutako  bi site horietan biltzen direnetako batzuk azpimarratuko ditugu.

Blogak:

Musikaz musika: Begoñako Andramari ikastetxea-Sestao (Bizkaia)ko musika gelarako bloga.
-  Elizaldemusika :  Bermeoko Elizalde ikastolako gelarako bloga (Euskeraz).

Web-Questak:
- Helmuga Mozart (euskeraz eta gazteleraz). Sarrera eta Eginbeharrak orrialdetan sartzeko lotura hautsita dagoela ematen badu ere, jarduera sekuentzia aurrera eramateko ez dago problemarik.
Aita Donostia (euskeraz eta gazteleraz).


Tresnak 2.0 

Arbela digitalean erabiltzekoak

Agregan aurki daitekeen musika garaikideari buruzko objektu digitala.



Bigarren sitea, berriz, (IKasten IKTen bidezhorrela antolatuta dago:


DIMENTSIO PRODUKTIBOA: SOINUEN BIDEZ ADIERAZTEA, SORTZEA, KOMUNIKATZEA.
  1. Sorkuntza musikala.
  2. Interpretazio musikala.
HAUSNARKETA-DIMENTSIOA: SOINU-KULTURAKO PRODUKTUAK EZAGUTZEA, ENTZUTEA, ANALIZATZEA, INTERPRETATZEA.
  1. Entzunaldi musikala.
  2. Kultura musikalaren sorkuntza.



Beste batzuk:

EGUNGO EUSKAL MUSIKA
Egungo Euskal Musika euskarazko musikarekin lotutako hainbat lotura aurki daitezke: abestiak entzuteko tokiak, musikalarien web guneak...

MUSIKARI OSPETSUAK
Musikari ospetsuak izeneko gune honetan Musikari batzuei buruzko informazioa jasotzeaz gain, haien musikaren adibideak entzun daitezke.


EN UN MERCADO PERSA
En un mercado persa web gunea Albert Ketelbey musikariaren lan famatua ezagutzen laguntzeko pentsatuta dago. Bertan doinua, partiturak, musikograma, ariketak... aurki daitezke.



FLAUTATEKA
Flautateka proiektuak honako helburuak ditu:
     - Txirula eztiaren ikasketa eta praktika sustatzea.
     - Bideo grabaketa eta edizioa lantzea.
     - Lankidetza garatzeko blogak erabiltzea.
     - Txirula eztiarekin lotutako eduki banku bat sortzea.

Proiektuaren bloga



CLASSIC CAT
Classic Cat: musika klasikoa bilatu eta deskargatzeko web gune bat.


2013/04/27

10 IKT tresna hezkuntzarako

Alazne Gonzálezek bideotxo honetan ( " Top 10 de las herramientas para educadores " ) 10 tresna aipatzen ditu. Agian zerrenda horrek jokua eman dezake gure alfabetizazio digitala ebaluatzeko: ba al dakigu egiten hor aipatzen diren "gauzak" (nahiz eta, bideoan  jasotzen ez diren, beste tresna batzuk erabiliz izan)?

2013/04/26

Lehen Zibilizazioak

Lehen Zibilizazioen Historian bidaia moduko prozesu erakargarria topatuko dugu hemen, klik bat bestearen atzean jarraituz .