News in Levels web gunean egungo albisteen grabazio laburrak entzun daitezke. Albiste bakoitzaren inguruan hiru mailatako baliabideak eskaintzen dira. Berriak ere irakur daitezke.
Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
Mostrando entradas con la etiqueta mass media. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mass media. Mostrar todas las entradas
2013/04/18
Ingelesezko albisteen bidez entzumena eta irakurmena hobetzeko gunea
Etiketak:
Audio,
Bideo,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
mass media
2012/12/13
Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko baliabide batzuk
"Cíceros" izeneko proiektuan DBH eta Batxilergoko maila guztiak jorratzen dira. Proiektu honek baditu urte batzuk, baina oraindik jende askok ez du ezagutzen.Azkeneko eguneraketa 2011ko abuztuan egin zioten. Bertan material ugari, oso ondo antolatuta eta guztiz erabilgarria eskuratu dezakezue; baita enziklopedia oso bat ere.
María (Grisel) Foz Tomás-ek, Lengua castellana y Literatura-ko irakaslea Zaragozako IES Tiempos Modernos -en, prestatu du web-orri hau.Gainera azkeneko eguneraketa 2012ko azaroan egin dio.
Bertan, DBH-rako eta Batxilergorako materialak ( testuak eta ariketak, irakur-gidak, web-questak, literatur generoei buruzko aurkezpenak...) dituzue eta horietako asko deskargatu daitezke. Bereziki azpimarratuko nuke, beren originaltasunagatik bi web-quest: bata, DBH-ko 1.zikloan narrazioa lantzeko eta errepasatzeko eta bestea, 2.ziklorako. " Las mujeres en la literatura medieval ".
" Media " izeneko proiektu honek ere urte batzuk ditu, baina, web bakar batean, prentsa, irratia, telebista, zinea eta publizitatea jorratzen dira.Zabala eta sakona da, eta oso ondo antolatuta dago dena
Etiketak:
Gaztelania,
Literatura,
mass media
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
