Mostrando entradas con la etiqueta Galdeketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Galdeketak. Mostrar todas las entradas

2013/04/08

Europako nerabeei buruzko proiektua

Picture yourself! eTwinning proiektuan hiru herrialdetako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute. Hona hemen proiektuaren zenbait ezaugarri:

- Noiz: zazpi hilabetetan zehar (2011ko urritik 2012ko apririlera arte)
- Ikasle partaideen kopurua: 65
- Arloa: Ingelesa
- Helburua: Europako nerabeen profilez hausnartzea.
- IKTen erabilera: argazkiak, bideoak, audio grabazioak, galdera-sortak...
- Zenbait jarduera:
   That's Me!: Ikasleen gogoko objektuen aurkezpenak.
   The Story Of Our Daily Lives: Ikasleen aurkezpenak, eguneroko bizitza azaltzeko.
   Let Me Show You How To...: Ikasleen zenbait trebezia, zaletasun... aurkezten dira bideoz.
   Time Off!: Ikasleek sortutako galdera-sortak
   The Music We Like: Gustuko musika konpartitzeko oharrak.
   Meet The European Teen: Nerabe prototipikoak azaltzeko posterrak.
   Have Your Say!: Ikasleen iritziak, konparaketak...

Proiektuaren Twinspace gunea

2013/01/07

Ingelesezko jokoak

Nork nahi du milioiduna izan? telebista lehiaketa moduko joko desberdinak daude Interneten. Hona hemen batzuk, taldean ingelesa praktikatzeko balio dezaketenak:

Who Wants to Win a Million Dollars?: Matematika eta zientzia edukien ezagupenak proban jartzeko.

Who Wants to be a Millionaire?: Zine eta telebistari buruzko edukiak.

Quia Web guneak irakasleek egindako Flash moduko jokoak ditu, haien artean aipatutako lehiaketa formatokoak. Jarraitu hurrengo prozedura: 'Shared activities' atalean sartu eta bertan bilatu 'From Rags to Riches' jarduera mota.

Jarraibideak irakasleak berak (edo ikasleek) jokoa Power Point aurkezpenen bidez prestatzeko.

A Power Point txantiloia jokoa prestatzeko.

Jokoa Flash bertsioan egiteko programa bat.