Mostrando entradas con la etiqueta Frantsesa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Frantsesa. Mostrar todas las entradas

2013/04/12

Europako geografia ikasi edo birpasatzeko mapak

Toporopa web gunean Europako geografiari buruzko hainbat datu lan daitezke (herrialdeen izenak, ibaiak, uharteak...).




2013/03/09

Frantsesa ikasi eta pratikatzeko proiektu bat

Polar FLE proiektuak konpondu gabeko polizia-kasu bati irtenbidea aurkitzea proposatzen du aitzakiatzat irakurmena, entzumena eta gramatika lantzeko.

2013/03/08

Frantsesa lantzeko bideoak

FLEvideo web gunean irakasleek prestatutako ariketa ugari aurki daitezke. Denak daude bideo klipetan oinarrituta eta mailen arabera sailkatuta daude. Adibide bat:

Amélie aime ou n'aime pas?


Beste bi adibide:

Tutorial bat ariketak sortzen ikasteko.

2013/03/03

Komikiak online sortzeko tresna

GenMagic orrialdean komiki laburrak online sortu eta pdf bezala gorde daiteke. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.

2013/02/09

FLE en ESO

FLE en ESO blogean DBHn frantsesa ikasi eta praktikatzeko baliabide ugari aurki daitezke. Hona hemen adibide pare bat:

'Comprendre un courriel': posta elektronikoari buruzko terminologia eta testu baten ulermena lantzeko jarduerak.

'Le comparatif: grammaire et exercices': frantsesezko konparaketa ikasi eta praktikatzeko ariketak.


2013/01/22

Language Guide: Frantsesa

Language Guide (Français)  web gunean frantsesa ikasteko hainbat baliabide daude. Erabilgarritasun nagusia hiztegia (idatziz nahiz ahoz) ikasi edo birpasatzean datza. Eskaintzen diren gaiak orri honetan ikus daitezke eta hemen, adibide bat (insektuak).

Horretaz gain, 'Readings' izenburuko atalean zenbait irakurketa erraz entzun eta irakur daitezke.

Gramatika lantzeko atala agian ez da oso erabilgarria DBHrako, ingelesezko azalpenak ematen baititu.

2012/11/28

TV5 monde: frantsesa ikasteko zenbait baliabide

TV5 Monde web gunean frantsesa ikasi edo praktikatzeko baliabide ugari daude. Hona hemen adibide batzuk:

Première classe: Hasierako mailan dauden ikasleei zuzendutako ariketak (gramatika, hiztegia, ahoskera, kultura...)

Paroles de clip: Abestiak bideoz aurkeztuta, hitzak eta ikasgelan lantzeko proposamenak.

Petites histoires: Hainbat eguneroko gauzaren jatorriari buruzko dokumental laburrak


Virelangues: Aho-korapiloak
7 jours sur la planète: asteko albiste batzuen bideo laburrak ariketa eta gida didaktikoekin.