Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
Mostrando entradas con la etiqueta Literatura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Literatura. Mostrar todas las entradas
2013/04/21
Twiterren erabilera didaktikoa proposatzen digun esperientzia
" Tres Tizas " izeneko bloga kudeatzen duten bost irakasletako batzuk (hasieran hiru ziren, hortik blogaren izena) aspaldiko lagunak ditugu. Oraingo honetan gurera ekartzen dugu, hainbeste zabaltzen ari den twiter, irakaskuntzan erabiltzeko proposamen hau. Ea gustatzen zaizuen:
2013/04/16
Antología poéTICa
Silvia González Goñi Iruñako Gaztelaniako irakasle bat da (gaur egun Basoko Institutuan lan egiten du). Eguneroko klasetan oso txertatua du teknologi berrien erabilera , nahikoa da bere blogak jarraitzea hori ikusteko; " Lenguetazos Literarios " da, agian, ardatz nagusia. Esperientzi original asko proposatzen ditu, hemen, gaur, bat nabarmenduko dugu; interneten eguna aitzakiatzat hartuz lan hau burutu zuten:
2013/03/18
Munduko mitoak eta elezaharrak
Behean azaltzen diren
loturetatik Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok
sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako
mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena
errazteko glosarioak aurki ditzakegu.
Etiketak:
Euskara,
Gizarte Zientziak,
Historia,
Literatura
2013/03/11
Kontakizun laburren audioak
Pako Eizagirrek "Aittu" web-orrian ahozko hizkuntza lantzeko hainbat material jasotzen du; oraingo honetan, audiokontakizunen artean, "kontakizun laburren" atala azpimarratzera gatoz.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara,
Literatura
Mikroipuin-labea
Lekeitioko Arrakala Irrati librean, Oier Gorosabelek gidatzen duen Aittita Raduga saioan mikroipuinak irakurtzen dituzte. Astean ipuin bat irakurtzen dute eta haiek irakurri ahala ipuinen mp3 fitxategiak hemen zintzilikatzen dituzte: mikroipuin-labea .
Bertan mikroipuinen PDFa eskuratu (eta deskargatu) dezakezue (baita EPUB formatoan irakurri ere).
2013/03/07
"El tinglado" izeneko blogean lan-proposamen ugari Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko
Javier Escajedo, Lengua Castellana y Literaturako irakasleak, koordinatzen du "El Tinglado" izeneko blog-kolektiboa. Taldea osatzen duten irakasletako asko oso ezagunak dira ( Lourdes Domenech edo Felipe Zayas adibidez ).
Bertan, 150 etik gora lan proposamen eta berauek garatzeko behar diren material guztiak gure esku uzten dituzte.
2013/03/06
IKTen erabilera Hizkuntzak lantzeko
Eduardo Larequi Garcíak, Nafarroako irakasleak, ”Propuestas para la integración de las TIC en el área de Lengua Castellana y Literatura” izeneko jardunaldi batzuetarako prestatu zuen hemen aurkezten dugun web-orri hau. Bertan, oso ondo ordenatuta, jasotzen ditu bailabideak, IKT lan-tresnak, praktika onen adibideak eta abar.
Etiketak:
Gaztelania,
IKT,
Literatura
2013/03/01
Kixoteari buruzko bloga
Veo Quijote blogean Don Quijote de la Mancha liburuarekin lotutako hainbat baliabide, proiektu, informazio... jasotzen dira. Hona hemen adbide batzuk:
- El Quijote sincopado proiektuan DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek On Kixoteren zenbait pasadizo islatzen dituzte stop motion motako bideo grabazioen bidez. Lotura honetan ikasleen lanak ikus daitezke.
- Mallorcako institutu bateko ikasleek egindako bideoa Playmobil jostailuak erabiliz.
- Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurketak.
Etiketak:
Bideo,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Literatura,
Proiektuak
2013/02/18
Audioa erabiltzen duten zenbait jarduera
Audio fitxategiak erabiltzen dituzten zenbait proiektu:
- Audiolibruak: San Walabonso ikastetxeko ikasleek grabatutako narrazioak eta olerkiak. Adibideak: El Lazarillo de Tormes, La Odisea, Poemas de Miguel Hernández, Fábulas para niños y niñas, La Eneida
- Audiohiztegia: El Quijote liburuari buruzko ahozko hiztegia.
- Ikasleek sortutako testu laburren bilduma bat: "Si yo fuera un libro".
- Emandako testu batetik sortutako deskribapenak: "Cinco palabras"
- Irratia: Podcast Bolintxu
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Literatura
2013/01/20
El Quijote 'tuiteatzen'
Noticias de Álava egunkariaren artikulu honetan Ekialde BHIko DBHko 2.mailako ikasleen proiektu bat deskribatzen da: Twitterren bidez Kixoteren ibilerak kontatzea. Ikastetxearen web guneko orri honetan telebistan eta irratian emandako proiektuaren berriak ikus edota entzun daitezke.
Proiektuaren Twitter orria eta ikasleen 'tuitak' bakarrik irakurri ahal izateko Storify orria.
Proiektuaren Twitter orria eta ikasleen 'tuitak' bakarrik irakurri ahal izateko Storify orria.
Etiketak:
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Literatura,
Proiektuak
2012/12/15
Fakebook
Fakebook, una herramienta muy versátil artikuluan Fakebook izeneko hezkuntzarako tresna aurkezten da. Facebook sare sozialaren egitura imitatuz, Fakebook aproposa da literaturan edo historian garrantzia izan duten pertsonen bizitzez eta lanezsakontzeko asmatutako elkarrizketen bidez.
2012/12/13
Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko baliabide batzuk
"Cíceros" izeneko proiektuan DBH eta Batxilergoko maila guztiak jorratzen dira. Proiektu honek baditu urte batzuk, baina oraindik jende askok ez du ezagutzen.Azkeneko eguneraketa 2011ko abuztuan egin zioten. Bertan material ugari, oso ondo antolatuta eta guztiz erabilgarria eskuratu dezakezue; baita enziklopedia oso bat ere.
María (Grisel) Foz Tomás-ek, Lengua castellana y Literatura-ko irakaslea Zaragozako IES Tiempos Modernos -en, prestatu du web-orri hau.Gainera azkeneko eguneraketa 2012ko azaroan egin dio.
Bertan, DBH-rako eta Batxilergorako materialak ( testuak eta ariketak, irakur-gidak, web-questak, literatur generoei buruzko aurkezpenak...) dituzue eta horietako asko deskargatu daitezke. Bereziki azpimarratuko nuke, beren originaltasunagatik bi web-quest: bata, DBH-ko 1.zikloan narrazioa lantzeko eta errepasatzeko eta bestea, 2.ziklorako. " Las mujeres en la literatura medieval ".
" Media " izeneko proiektu honek ere urte batzuk ditu, baina, web bakar batean, prentsa, irratia, telebista, zinea eta publizitatea jorratzen dira.Zabala eta sakona da, eta oso ondo antolatuta dago dena
Etiketak:
Gaztelania,
Literatura,
mass media
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

