1.saioa

2012/10/15

Tokiak: Hasiera, BGko areto nagusian; gero, Informatika gelan
Ordutegia: 15:00-17:00

Gai-zerrenda:
   1. Aurkezpenak
   2. Mintegiaren testu-ingurua: ibilbidea, eskakizunak, ondorioak
   3. Ikasturte honetarako proposamenak aztertzea
   4. Trebatze teknikoa: formularioak (Google Drive)
   5. Bakoitzak lekarzkeenak




3. Ikasturte honetarako proposamenak aztertzea

4. Trebatze teknikoa: formularioak (Google Drive)

ZER
Hasteko, galdeketa hau betetzea eskatu genizuen e-postaz. Aipatutako galdera-sorta hori GoogleDocs (orain GoogleDrive) zerbitzuak eskaintzen dituen aukeren artean 'Formularios' tresnaren bidez eginda dago. Bete ondoren, "bidali" sakatu behar zen.

'Formulario' horiek online betetzeko galdera-sortak besterik ez dira. Galdeketa sortzen duen pertsonak era desberdinetan helarazi diezaieke erantzuleei bere testua, adibidez, dokumentuaren URLa e-postaz bidaliz edo blog batean lotura edo galdera-sorta bera txertatuz.

Sortzaileak bere Google kontuaren Drive-ko taula batean jasotzen ditu erantzunak.

ZERTARAKO
Online moduko horrelako galdera-sortak hainbat eratan eta helburu desberdinekin erabil daitezke BHko ikasleekin. Web gune honetan adibide ugari aurkitzeko loturak daude (ikus 'Buenas prácticas' atala) eta guk haietako batzuk azpimarratu nahi ditugu:

- Aurkezpen honetan aipatzen diren zenbait ideia.
- Mi tía Evelina proiektua garatzeko sortutako galdeketa.
- Bideo batean oinarritutako galdeketa bat.
- Testu batean oinarritutako adibide bat.

NOLA
Euskarazko tutorial bat.


PRAKTIKA

1. Sor ezazu galdera-sorta bat beste mintegikideei buruzko informazio anonimoa lortzeko (adib. zenbat urte daramaten hezkuntzan, zaletasunak...; ez galdetu izena edo ikastetxea!). Saiatu mota desberdinetako itemak sartzen. 

2. Bidal iezaguzu URLa e-postaz (eskola2.0mintegia@gmail.com). Hori zuzenean egiteko, badago aukera bat galdera-sortaren edizio fasean, goiko barran). Guk URL horiek blog honetako sarrera batean argitaratuko ditugu.

3. Irakur itzazu erantzunak zure Google Drive gunean. Horretarako zure Google kontua irekita izan behar duzu.

4. Talde handian pertsona bati buruzko informazioa irakurri, ea besteek asmatzen duten!

No hay comentarios:

Publicar un comentario