Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2013/05/27

Azalpen testua lantzeko komunikazio proiektua: "Errausketa planta"

Urte batzuk pasatu dira orain aurkezten dugun lan  hau egin genuenetik. Azalpen testua landu nahi genuen komunikazio proiektuen metodologia erabiliz . Jorratuko genuen gaia bilatzerakoan, orduan pil-pilean zegoenetako bat aukeratu genuen:  Gaintzurizketan errausketa planta bat egiteko asmoa sendoa zen, beraz, gertu gertuko  motibazioa izan zitekeen, horrelako  planta batek  nola lan egiten duen azaltzea.


Hemen duzue lan hura ( bi dokumentutan:  irakaslearena eta ikaslearena )  zuen esku; jakinda, berau  eguneratzearen alde  moldaketa batzuk egin beharko direla.

2013/04/20

Jendaurrean hitz egiten

Jokin Lacalle Usabiagak, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasleak, honako erronka hau jartzen die bere ikasleei:

"Ahozko komunikazio egoki baterako irizpideak identifikatu, ulertu eta barneratu ondoren, jendaurrean zuen gustukoa den gai bat aurkeztuko duzue, euskarri bezala zuek diseinatutako aurkezpen digital bat erabili beharko duzuelarik ".

Eta eginkizun horretan laguntza emateko,  ibilbidea web-quest borobil honetan markatzen die: " Jendaurrean hitz egiten "

2013/04/19

Testu errepertorioa euskeraz eta gaztelaniaz

Hizkuntzen Trataera Bateratua izeneko programan aritu garenok, orain urte batzuk direla, "testu errepertorio " hau prestatu genuen. Ikuspegi komunikatiboan oinarritzen den hizkuntzen irakaspena planteatu genuenean, gure proposamen didaktikora egokitzen diren testu anitzak bilatzearen beharrean aurkitu ginen. Hau da , TESTU ERREPERTORIOA behar genuen. Honek esan nahi du , testu bilduma anitza izango dela, bai euskarriagatik (ahozkoa zein idatzia ) bai helburu, eremu, gaia, tipo eta generoagatik, hemen aurkituko duzuena. Testuak euskeraz edo gazteleraz daude ( hasieran asmoa zabalagoa bazen ere). 

Errepertorioaren sailkapena egiterakoan , testu tipoak, testu generoak, eta eremuak hartu ditugu abiapuntutzat. Dato guzti hauek, izenburuarekin batera, testuen bukaeran dagoen laukitxoan jaso ditugu. 

2013/04/17

Publizitatea euskeraz lantzeko sekuentzia didaktikoa

" Euskara eta Literatura " izeneko blogean (eta ezin dugu aipatu egilea, ez baitugu lortu jakitea zein den), publizitatea lantzeko sekuentzia didaktiko hau aurkitu dugu, non ikasleek, bukaeran , iragarki bat ekoiztu beharko duten.

2013/03/18

Munduko mitoak eta elezaharrak


Behean azaltzen diren loturetatik  Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena errazteko glosarioak aurki ditzakegu.



2013/03/11

"Ahotsak.com": Euskal Herriko Ahotsak



Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Kontakizun laburren audioak

Pako Eizagirrek "Aittu" web-orrian ahozko hizkuntza lantzeko hainbat material jasotzen du; oraingo honetan, audiokontakizunen artean, "kontakizun laburren" atala azpimarratzera gatoz.

Mikroipuin-labea


       Lekeitioko Arrakala Irrati librean, Oier Gorosabelek gidatzen duen Aittita Raduga saioan  mikroipuinak irakurtzen dituzte. Astean ipuin bat irakurtzen dute eta  haiek irakurri ahala ipuinen mp3 fitxategiak hemen zintzilikatzen dituzte: mikroipuin-labea .
Bertan mikroipuinen PDFa eskuratu (eta deskargatu) dezakezue (baita EPUB formatoan irakurri ere).


2013/03/03

Komikiak online sortzeko tresna

GenMagic orrialdean komiki laburrak online sortu eta pdf bezala gorde daiteke. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.

2013/02/17

Euskal Play: euskara sendotzeko jokuak online

"Azkue Fundazioa"k prestatutako joko-sorta honen helburu nagusia euskara sendotzea eta erabilera bultzatzea da. Horretarako zenbait joko online egitea proposatzen digu.Maila ezberdinak  eskeintzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergorako ikasleei  zuzendua batez ere.

2013/02/14

Hizkuntza idatzia / Lengua escrita

Aurreko mintegi saioan aukezketu genuen Berritzegune Nagusiak prestatutako sitesa :"Ikasten IKTen bidez".
Ikusi hemen bertako proposamenak eta materialak hizkuntza idatzia lantzeko:


2013/01/25

Euskaraz hizkera adierazkorra

Gure gazteei erakargarri gertatzen zaizkien gauza asko -teknologia berriak, zinema, musika, antzerkia...- erdaretan sortuak eta eskainiak dira. Hori guztia kontuan hartuta, lan honek bi helburu ditu:
  1. Han eta hemen bildutako tradiziozko hainbat hizketa-baliabide eta esapide gazteei helaraztea.
  2. Baliabide eta esapide horiek aztertzea, gazteek behar duten hizkera propioa sortzeko edo sortzen ahalegintzeko.      
" Euskaraz hizkera adierazkorra "

2013/01/19

Ahozko hizkuntza: hitz egin, solasean aritu eta entzun

Gaur egun IKTen erabilerak asko erreztu digu ahozko hizkuntzaz eskoletan trebatzeko bidea. Berritzegune Nagusiak prestatu duen web-gunean jaso dituzte lan-proposamenak, materialak, adibideak eta tutorialak, irrati-kronikak, mahai-inguruak, azalpen formalak eta bestelako ahozko testu generoak lantzeko.



2012/12/12

Mungia BHIko irakasleek argitaratutako web-ak, Euskera, Gaztelania, Geografia eta Historia lantzeko

Berriz ere ekartzen dugu gure blogera Mungia BHIko Make izeneko irakasleak prestatutako web bat. Hau, Lanbide Hezkuntzako goi mailako zikloetarako Sarbide froga prestatzeko pentsatuta dago, baina edozein irkasleri lagungarria izango zaio, bai Euskerako, bai Gaztelaniako baliabide asko eskura izateko


Historia Mintegiko irakaslea den, Marije Aguillok, blog hau bere ikasleek materialak kontsultatzeko, lanak egiteko eta haien produkzioak argitaratzeko sortu du: "historiamungia". Eta beste hau Geografiarako



2012/11/15

Hamaika Haizetara

Hamaika Haizetara proiektuan parte hartzeko epea urriaren 29an ireki zen eta azaroaren 30ean amaituko da. Ekimen honek geletan lankidetza proiektuak eta Web2.0 tresnen erabilera egokia sustatu nahi du.

Parte hartzeko izen-emate orria 

Joan den ikasturtean lankidetza proiektu honetan parte hartu zuten zenbait ikastetxeren azalpenak bideo honetan entzun daitezke.
Aipatutako bideoaren zati bat azpimarratu nahi dugu: Irungo San Vicente de Paul ikastetxearen azalpena (hasierako sei minutuetan, gutxi gora behera. Haien aurkezpena lotura honetatik ikus daiteke.

2012/11/07

"Hiru.com" berritu dute

Agian ez zarete sartu aspaldi "Hiru.com" web-ean, horrela bada merezi du web hau berrituta ezagutzea; bertan, material ugari eskuratu dezakezue, baita, audioak eta bideo laburrak ere, oso aproposak izan daitezkeenak ikasleekin entzumena lantzeko.