Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
2013/06/21
2013/06/20
2013/05/27
Azalpen testua lantzeko komunikazio proiektua: "Errausketa planta"
Urte batzuk pasatu dira orain aurkezten dugun lan hau egin genuenetik. Azalpen testua landu nahi genuen komunikazio proiektuen metodologia erabiliz . Jorratuko genuen gaia bilatzerakoan, orduan pil-pilean zegoenetako bat aukeratu genuen: Gaintzurizketan errausketa planta bat egiteko asmoa sendoa zen, beraz, gertu gertuko motibazioa izan zitekeen, horrelako planta batek nola lan egiten duen azaltzea.
Hemen duzue lan hura ( bi dokumentutan: irakaslearena eta ikaslearena ) zuen esku; jakinda, berau eguneratzearen alde moldaketa batzuk egin beharko direla.
2013/05/23
"Symbaloo": gure interneteko faboritoak biltzeko tresna interesgarria
Gure mintegikide Pili Violetek eman zigun aplikazio honen berri eta berak zioen bezala esanda, " faborito guztiak ondo antolatuta izateko " oso lagungarria izan daiteke.
Bi bertsio daude: symbaloo eta symbalooedu.
Ikusi hemen adibide batzuk : Gizartebaliabideak (Pili berarena), Euskara 2.0 (Esther Isasarena), Castellá (Montse Tirbiórena)
Erabil erraza dirudi, hala eta guztiz ere, hemen duzue tutorial argi eta labur bat .
2013/05/22
Musika 2.0rako baliabideak, tresnak, proposamenak, adibideak eta eredu didaktikoak
Aurreko sarrera batean, eman genuen Berritzegune Nagusiko aholkulariek prestatutako bi site hauen berri: Eskola 2.0rako baliabide didaktikoak eta IKasten IKTen bidez . Horietan arlo hauek hartzen dira kontuan: Atzerriko Hizkuntza, Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Lengua Castellana y Literatura, Matematika, Naturaren Zientziak, Plastika eta Ikus-Hezkuntza, Teknologia eta Musika.
Lehenengotik (Eskola 2.0rako baliabide didaktikoak)
Blogak:
Tresnak 2.0
Arbela digitalean erabiltzekoak
Agregan aurki daitekeen musika garaikideari buruzko objektu digitala.
EGUNGO EUSKAL MUSIKA
Egungo Euskal Musika euskarazko musikarekin lotutako hainbat lotura aurki daitezke: abestiak entzuteko tokiak, musikalarien web guneak...
MUSIKARI OSPETSUAK
Musikari ospetsuak izeneko gune honetan Musikari batzuei buruzko informazioa jasotzeaz gain, haien musikaren adibideak entzun daitezke.
EN UN MERCADO PERSA
En un mercado persa web gunea Albert Ketelbey musikariaren lan famatua ezagutzen laguntzeko pentsatuta dago. Bertan doinua, partiturak, musikograma, ariketak... aurki daitezke.
FLAUTATEKA
Zuengandik jasotako eskaera erantzun nahian, gaurko sarrera honetan, Musika arlorako aipatutako bi site horietan biltzen direnetako batzuk azpimarratuko ditugu.
Lehenengotik (Eskola 2.0rako baliabide didaktikoak)
Blogak:
- Musikaz musika: Begoñako Andramari ikastetxea-Sestao (Bizkaia)ko musika gelarako bloga.
Web-Questak:
- Helmuga Mozart (euskeraz eta gazteleraz). Sarrera eta Eginbeharrak orrialdetan sartzeko lotura hautsita dagoela ematen badu ere, jarduera sekuentzia aurrera eramateko ez dago problemarik.
- Aita Donostia (euskeraz eta gazteleraz).
Tresnak 2.0
Arbela digitalean erabiltzekoak
Agregan aurki daitekeen musika garaikideari buruzko objektu digitala.
Bigarren sitea, berriz, (IKasten IKTen bidez) horrela antolatuta dago:
DIMENTSIO PRODUKTIBOA: SOINUEN BIDEZ ADIERAZTEA, SORTZEA, KOMUNIKATZEA.
HAUSNARKETA-DIMENTSIOA: SOINU-KULTURAKO PRODUKTUAK EZAGUTZEA, ENTZUTEA, ANALIZATZEA, INTERPRETATZEA.
Beste batzuk:
EGUNGO EUSKAL MUSIKA
Egungo Euskal Musika euskarazko musikarekin lotutako hainbat lotura aurki daitezke: abestiak entzuteko tokiak, musikalarien web guneak...
MUSIKARI OSPETSUAK
Musikari ospetsuak izeneko gune honetan Musikari batzuei buruzko informazioa jasotzeaz gain, haien musikaren adibideak entzun daitezke.
EN UN MERCADO PERSA
En un mercado persa web gunea Albert Ketelbey musikariaren lan famatua ezagutzen laguntzeko pentsatuta dago. Bertan doinua, partiturak, musikograma, ariketak... aurki daitezke.
FLAUTATEKA
Flautateka proiektuak honako helburuak ditu:
- Txirula eztiaren ikasketa eta praktika sustatzea.
- Bideo grabaketa eta edizioa lantzea.
- Lankidetza garatzeko blogak erabiltzea.
- Txirula eztiarekin lotutako eduki banku bat sortzea.
Proiektuaren bloga
CLASSIC CAT
Classic Cat: musika klasikoa bilatu eta deskargatzeko web gune bat.
- Txirula eztiaren ikasketa eta praktika sustatzea.
- Bideo grabaketa eta edizioa lantzea.
- Lankidetza garatzeko blogak erabiltzea.
- Txirula eztiarekin lotutako eduki banku bat sortzea.
Proiektuaren bloga
CLASSIC CAT
Classic Cat: musika klasikoa bilatu eta deskargatzeko web gune bat.
2013/04/27
10 IKT tresna hezkuntzarako
Alazne Gonzálezek bideotxo honetan ( " Top 10 de las herramientas para educadores " ) 10 tresna aipatzen ditu. Agian zerrenda horrek jokua eman dezake gure alfabetizazio digitala ebaluatzeko: ba al dakigu egiten hor aipatzen diren "gauzak" (nahiz eta, bideoan jasotzen ez diren, beste tresna batzuk erabiliz izan)?
2013/04/26
Lehen Zibilizazioak
Lehen Zibilizazioen Historian bidaia moduko prozesu erakargarria topatuko dugu hemen, klik bat bestearen atzean jarraituz .
Etiketak:
Gizarte Zientziak,
Historia
2013/04/25
Ingelesaren fonetika
Pronunciation Pro izeneko flash aurkezpen honetan ingelesaren fonemak ezagutu eta praktikatzenko zenbait jarduera proposatzen dituzte.
2013/04/24
Tutoretzarako materialak
Luis María Landaluze Zarandonak tutoretzan lantzeko bost sites prestatu ditu: Zer da ikasten ikastea, Gure harremanak eta giza sareak, Eztabaidagune, DBH-n lurra hartzen, Berdinak aniztasunean eta Arauak adosten .
Eskola 2.0 web orriko "Ikasketa Lizentziak" atalean ikusiko dituzue.
Eskola 2.0 web orriko "Ikasketa Lizentziak" atalean ikusiko dituzue.
Etiketak:
ikas tenikak,
Ikasten ikasteko,
tutoretzarako materialak
2013/04/23
Euskal Herriko Historia irudietan
"Hiru.com" web orriko atal honetan Euskal Herriko Historiarekin lotutako bideo laburrak eskeintzen dira .
2013/04/22
Gizarte Zientziak: 1. eta 2. mailetarako material osagarrriak
Maite Ruiz de Loizaga Velezek IRALEn prestatutako material hauek, Historiaurrea, Grezia, Erdi Aroa, Munduko Klimak eta Ingurune naturalak jorratzen dituzte.
Etiketak:
Gizarte Zientziak,
Historia,
Kultura Klasikoa
2013/04/21
Twiterren erabilera didaktikoa proposatzen digun esperientzia
" Tres Tizas " izeneko bloga kudeatzen duten bost irakasletako batzuk (hasieran hiru ziren, hortik blogaren izena) aspaldiko lagunak ditugu. Oraingo honetan gurera ekartzen dugu, hainbeste zabaltzen ari den twiter, irakaskuntzan erabiltzeko proposamen hau. Ea gustatzen zaizuen:
2013/04/20
Jendaurrean hitz egiten
Jokin Lacalle Usabiagak, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasleak, honako erronka hau jartzen die bere ikasleei:
"Ahozko komunikazio egoki baterako irizpideak identifikatu, ulertu eta barneratu ondoren, jendaurrean zuen gustukoa den gai bat aurkeztuko duzue, euskarri bezala zuek diseinatutako aurkezpen digital bat erabili beharko duzuelarik ".
Eta eginkizun horretan laguntza emateko, ibilbidea web-quest borobil honetan markatzen die: " Jendaurrean hitz egiten "
2013/04/19
Testu errepertorioa euskeraz eta gaztelaniaz
Hizkuntzen Trataera Bateratua izeneko programan aritu garenok, orain urte batzuk direla, "testu errepertorio " hau prestatu genuen. Ikuspegi komunikatiboan oinarritzen den hizkuntzen
irakaspena planteatu genuenean, gure proposamen didaktikora egokitzen diren
testu anitzak bilatzearen beharrean aurkitu ginen.
Hau da , TESTU ERREPERTORIOA behar
genuen. Honek esan nahi du , testu bilduma anitza izango dela, bai
euskarriagatik (ahozkoa zein idatzia ) bai helburu, eremu, gaia, tipo eta
generoagatik, hemen aurkituko duzuena. Testuak euskeraz edo gazteleraz daude ( hasieran asmoa zabalagoa bazen ere).
Errepertorioaren sailkapena egiterakoan , testu tipoak, testu generoak, eta eremuak hartu ditugu abiapuntutzat. Dato
guzti hauek, izenburuarekin batera, testuen bukaeran dagoen laukitxoan jaso ditugu.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Euskara,
Gaztelania
2013/04/18
Ingelesezko albisteen bidez entzumena eta irakurmena hobetzeko gunea
News in Levels web gunean egungo albisteen grabazio laburrak entzun daitezke. Albiste bakoitzaren inguruan hiru mailatako baliabideak eskaintzen dira. Berriak ere irakur daitezke.
Etiketak:
Audio,
Bideo,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
mass media
2013/04/17
Publizitatea euskeraz lantzeko sekuentzia didaktikoa
" Euskara eta Literatura " izeneko blogean (eta ezin dugu aipatu egilea, ez baitugu lortu jakitea zein den), publizitatea lantzeko sekuentzia didaktiko hau aurkitu dugu, non ikasleek, bukaeran , iragarki bat ekoiztu beharko duten.
2013/04/16
Antología poéTICa
Silvia González Goñi Iruñako Gaztelaniako irakasle bat da (gaur egun Basoko Institutuan lan egiten du). Eguneroko klasetan oso txertatua du teknologi berrien erabilera , nahikoa da bere blogak jarraitzea hori ikusteko; " Lenguetazos Literarios " da, agian, ardatz nagusia. Esperientzi original asko proposatzen ditu, hemen, gaur, bat nabarmenduko dugu; interneten eguna aitzakiatzat hartuz lan hau burutu zuten:
2013/04/15
Carlos Díez Castrodeza irakaslearen sekuentzia didaktikoak Gaztelania lantzeko
Carlos Díez Castrodeza, Bizkaiko Gaztelaniako irakasleak, joan den urtean ikasketa baimena izan zuen sekuentzia didaktikoak prestatzeko. Lan horren emaitza izan dira zazpi sekuentzia berri hauek: "Poesía oral", "Animales humanos", "Videocurriculum", "Manos a la obra", "Diario de reseñas", "Video-audio descripción" eta "Esculturas literarias". Guztiak ikus ditzakezue "Eskola 2.0" web-orriko "ikasketa lizentziak" atalean.
2013/04/14
Ingelesezko irudi hiztegi bat
Online Photo Dictionary web guneak hiztegia ikasteko zenbait irudi aurkezten ditu. Haien gainetik sagua pasatuz gero, hainbat hitzen izenak ahoz eta idatziz ematen dira.
Etiketak:
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Irudiak
2013/04/12
Europako geografia ikasi edo birpasatzeko mapak
Toporopa web gunean Europako geografiari buruzko hainbat datu lan daitezke (herrialdeen izenak, ibaiak, uharteak...).
Etiketak:
Frantsesa,
Geografia,
Gizarte Zientziak,
Hizkuntzak,
Ingelesa
2013/04/08
Europako nerabeei buruzko proiektua
Picture yourself! eTwinning proiektuan hiru herrialdetako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute. Hona hemen proiektuaren zenbait ezaugarri:
- Noiz: zazpi hilabetetan zehar (2011ko urritik 2012ko apririlera arte)
- Ikasle partaideen kopurua: 65
- Arloa: Ingelesa
- Helburua: Europako nerabeen profilez hausnartzea.
- IKTen erabilera: argazkiak, bideoak, audio grabazioak, galdera-sortak...
- Zenbait jarduera:
That's Me!: Ikasleen gogoko objektuen aurkezpenak.
The Story Of Our Daily Lives: Ikasleen aurkezpenak, eguneroko bizitza azaltzeko.
Let Me Show You How To...: Ikasleen zenbait trebezia, zaletasun... aurkezten dira bideoz.
Time Off!: Ikasleek sortutako galdera-sortak
The Music We Like: Gustuko musika konpartitzeko oharrak.
Meet The European Teen: Nerabe prototipikoak azaltzeko posterrak.
Have Your Say!: Ikasleen iritziak, konparaketak...
Proiektuaren Twinspace gunea
- Noiz: zazpi hilabetetan zehar (2011ko urritik 2012ko apririlera arte)
- Ikasle partaideen kopurua: 65
- Arloa: Ingelesa
- Helburua: Europako nerabeen profilez hausnartzea.
- IKTen erabilera: argazkiak, bideoak, audio grabazioak, galdera-sortak...
- Zenbait jarduera:
That's Me!: Ikasleen gogoko objektuen aurkezpenak.
The Story Of Our Daily Lives: Ikasleen aurkezpenak, eguneroko bizitza azaltzeko.
Let Me Show You How To...: Ikasleen zenbait trebezia, zaletasun... aurkezten dira bideoz.
Time Off!: Ikasleek sortutako galdera-sortak
The Music We Like: Gustuko musika konpartitzeko oharrak.
Meet The European Teen: Nerabe prototipikoak azaltzeko posterrak.
Have Your Say!: Ikasleen iritziak, konparaketak...
Proiektuaren Twinspace gunea
Etiketak:
Audio,
Bideo,
Galdeketak,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Proiektuak
2013/03/18
Munduko mitoak eta elezaharrak
Behean azaltzen diren
loturetatik Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok
sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako
mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena
errazteko glosarioak aurki ditzakegu.
Etiketak:
Euskara,
Gizarte Zientziak,
Historia,
Literatura
2013/03/11
"Ahotsak.com": Euskal Herriko Ahotsak
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara
Kontakizun laburren audioak

Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara,
Literatura
Mikroipuin-labea
Lekeitioko Arrakala Irrati librean, Oier Gorosabelek gidatzen duen Aittita Raduga saioan mikroipuinak irakurtzen dituzte. Astean ipuin bat irakurtzen dute eta haiek irakurri ahala ipuinen mp3 fitxategiak hemen zintzilikatzen dituzte: mikroipuin-labea .
Bertan mikroipuinen PDFa eskuratu (eta deskargatu) dezakezue (baita EPUB formatoan irakurri ere).
2013/03/10
Gizarte Zientziak lantzeko sekuentzia didaktikoak
"Agrega" baliabide biltegian honako 8 sekuentzi didaktiko hauek aurkituko dituzue:
SD1: Lurra eta unibertsoa
SD4: Klima eta eguraldia
SD6: Gizakia eta lurra
SD8: Euskadi
2013/03/09
Frantsesa ikasi eta pratikatzeko proiektu bat
Polar FLE proiektuak konpondu gabeko polizia-kasu bati irtenbidea aurkitzea proposatzen du aitzakiatzat irakurmena, entzumena eta gramatika lantzeko.
Etiketak:
Frantsesa,
Hizkuntzak,
Jarduera sekuentziak,
Proiektuak
2013/03/08
Frantsesa lantzeko bideoak
FLEvideo web gunean irakasleek prestatutako ariketa ugari aurki daitezke. Denak daude bideo klipetan oinarrituta eta mailen arabera sailkatuta daude. Adibide bat:
Amélie aime ou n'aime pas?
Beste bi adibide:
Amélie aime ou n'aime pas?
Beste bi adibide:
Tutorial bat ariketak sortzen ikasteko.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Bideo,
Frantsesa,
Hizkuntzak
2013/03/07
"El tinglado" izeneko blogean lan-proposamen ugari Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko
Javier Escajedo, Lengua Castellana y Literaturako irakasleak, koordinatzen du "El Tinglado" izeneko blog-kolektiboa. Taldea osatzen duten irakasletako asko oso ezagunak dira ( Lourdes Domenech edo Felipe Zayas adibidez ).
Bertan, 150 etik gora lan proposamen eta berauek garatzeko behar diren material guztiak gure esku uzten dituzte.
2013/03/06
IKTen erabilera Hizkuntzak lantzeko
Eduardo Larequi Garcíak, Nafarroako irakasleak, ”Propuestas para la integración de las TIC en el área de Lengua Castellana y Literatura” izeneko jardunaldi batzuetarako prestatu zuen hemen aurkezten dugun web-orri hau. Bertan, oso ondo ordenatuta, jasotzen ditu bailabideak, IKT lan-tresnak, praktika onen adibideak eta abar.
Etiketak:
Gaztelania,
IKT,
Literatura
2013/03/04
Ingelesezko fonetika lantzeko baliabide batzuk
Ship or Sheep izeneko orrialde honetan gutxienezko bikote fonetikoak aurkezten dira.
Oxford University Press: New File.
Learn English Kids (British Council) web guneak ere ortografia eta fonetika lantzeko zenbait baliabide ditu.
Oxford University Press: New File.
- Web gune honek ingelesaren fonemak eta haiei dagozkien ikus fonetikoak eta adibideak ikus eta entzun daitezke.
- Stress monsters jokoa hitz batean azentua zein silabatan dagoen praktikatzeko pentsatuta dago.
Learn English Kids (British Council) web guneak ere ortografia eta fonetika lantzeko zenbait baliabide ditu.
- Tricky words. Fonemen inguruan antolatutako zenbait ariketa.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
jokuak
2013/03/03
Komikiak online sortzeko tresna
GenMagic orrialdean komiki laburrak online sortu eta pdf bezala gorde daiteke. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.
Etiketak:
Euskara,
Frantsesa,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Irudiak,
Komikia
2013/03/02
Ingelesezko hiztegia lantzeko bi baliabide
Tennessee's Academic Vocabulary web gunean hiztegi akademikoa lantzeko baliabide ugari jasotzen dira. Haien artean Power Point Games atalak zenbait txantiloi deskargatzeko aukera ematen du. Irakasleak -edo ikasleek beraiek- txantiloietan aldaketak eginez, birpasako jokuak era errazean sor ditzake.
Vidtionary bideo-hiztegi bat bezala aurkezten da. Izan ere, web gune honek hainbat hitzen esanahia bideoklipen bitartez ematen da. Hitzak alfabetikoki, gaika edo gramatika kategoriaren arabera bila daitezke. Joko batzuk eta hitzak asmatzeko hizkirik gabeko zenbait bideo ere badaude.
Vidtionary bideo-hiztegi bat bezala aurkezten da. Izan ere, web gune honek hainbat hitzen esanahia bideoklipen bitartez ematen da. Hitzak alfabetikoki, gaika edo gramatika kategoriaren arabera bila daitezke. Joko batzuk eta hitzak asmatzeko hizkirik gabeko zenbait bideo ere badaude.
Etiketak:
Hizkuntzak,
Ingelesa,
jokuak
2013/03/01
Kixoteari buruzko bloga
Veo Quijote blogean Don Quijote de la Mancha liburuarekin lotutako hainbat baliabide, proiektu, informazio... jasotzen dira. Hona hemen adbide batzuk:
- El Quijote sincopado proiektuan DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek On Kixoteren zenbait pasadizo islatzen dituzte stop motion motako bideo grabazioen bidez. Lotura honetan ikasleen lanak ikus daitezke.
- Mallorcako institutu bateko ikasleek egindako bideoa Playmobil jostailuak erabiliz.
- Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurketak.
Etiketak:
Bideo,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Literatura,
Proiektuak
2013/02/20
Grabazioen bilduma Leer.es-en
Leer.es web gunetik jendearen partaidetza sustatu nahi da 'Participa' izeneko atalean agertzen diren zenbait ekimenen bidez. Horietako batean podcastak konpartitzea proposatzen da.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Hizkuntzak
2013/02/19
Errusiako iraultza lantzeko proiektua euskeraz
Aurrekoan "Historia a por todas" izeneko sarreran "Entrevistamos a Lenin" proiektua aipatzen genuen. Oraingo honetan gaiarekin lotura duen beste proiektu bat aurkeztera gatoz, Irungo Berritzegunean egindako "Zine eta Historia" mintegirako adibide moduan erabili genuena.
Eisensteinen "Urria" ( "Octubre" ) filmaren zati batzuk, dokumental pare bat digitalizatuta ("Bandera Roja" eta "Imperio Rojo")," Reds" ( "Rojos") filmaren zati bat eta "Internazionala"ren audioak erabili genituen proiektu integratu batean.
Proiektua euskeraz dago eta bere horretan gelara eraman dezakezue, aipatutako bi film horiek nahiko ezagunak dira eta ez zaizue zaila egingo berauek lortzea; dokumentalak, berriz, bertan dituzue.
Eisensteinen "Urria" ( "Octubre" ) filmaren zati batzuk, dokumental pare bat digitalizatuta ("Bandera Roja" eta "Imperio Rojo")," Reds" ( "Rojos") filmaren zati bat eta "Internazionala"ren audioak erabili genituen proiektu integratu batean.
Proiektua euskeraz dago eta bere horretan gelara eraman dezakezue, aipatutako bi film horiek nahiko ezagunak dira eta ez zaizue zaila egingo berauek lortzea; dokumentalak, berriz, bertan dituzue.
Dropboxeko helbide honetan eskegi dugu material guztia (aipatutakoak eta beste osagarri batzuk): "Errusiako iraultza"
Etiketak:
Gizarte Zientziak,
Historia
2013/02/18
Audioa erabiltzen duten zenbait jarduera
Audio fitxategiak erabiltzen dituzten zenbait proiektu:
- Audiolibruak: San Walabonso ikastetxeko ikasleek grabatutako narrazioak eta olerkiak. Adibideak: El Lazarillo de Tormes, La Odisea, Poemas de Miguel Hernández, Fábulas para niños y niñas, La Eneida
- Audiohiztegia: El Quijote liburuari buruzko ahozko hiztegia.
- Ikasleek sortutako testu laburren bilduma bat: "Si yo fuera un libro".
- Emandako testu batetik sortutako deskribapenak: "Cinco palabras"
- Irratia: Podcast Bolintxu
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Literatura
VISITGIPUZKOA
"VISITGIPUZKOA" Gizpuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen web-orri bat dugu. Turismo sailak egindako lana denez, bertan jasotzen dute bisitariei begira interesgarria izan daitekeen informazioa. Horren barruan, badago atal bat non planifikatu daitezkeen ibilbideak arte edo kultura irizpideen arabera, hori osatzeko argazki eta azalpen asko jaso dituzte.
Zumarragako Antioko Baseliza
Etiketak:
Arte,
Gipuzkoa. Ibilialdiak,
Historia
Zenbait online baliabide ingelesezko idazmena sustatzeko
Elkarrizketak idazteko tresnak:
Deskribapenak eta irudietan oinarritutako testuak idazteko baliabideak:
Diktaketak:
Short Online Dictations Listen and Write; adibide bat: 'When I Dream' (Bideo tutoriala ingelesez) |
2013/02/17
Euskal Play: euskara sendotzeko jokuak online
"Azkue Fundazioa"k prestatutako joko-sorta honen helburu nagusia euskara sendotzea eta erabilera bultzatzea da. Horretarako zenbait joko online egitea proposatzen digu.Maila ezberdinak eskeintzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergorako ikasleei zuzendua batez ere.
Ingelesezko online hiztegiak erabiltzeko zenbait ideia
I. Kontsultarako tresna bezala:
Ikasleak ulertzen ez duen hitz bat edo ingelesez ezagutzen ez duen hitz bat bilatzen du.
Zenbait baliabide:
II. Ariketak eta jokuak prestatzeko iturri bezala:
Ikasleek gurutzegramak edo hitzak asmatzeko beste motatako jokoak prestatzen dituzte. Horretarako hiztegiak emandako definizioak erabiltzen dituzte.
Baliabide bat:
Ikasleek Pelmanism edo Snap motatako jokuak prestatzen dituzte. Horretarako, irudiak eta hitzak bilatzen dituzte.
Bi baliabide:
Esohelp
Esohelp
Ikasleek hitz batzuen ahoskera pratikatzen dute gero binaka edo talde txikietan gelakideei diktaketak egiteko.
Oharra: Online hiztegi gehienek publizitatea azaltzen dute. Iragarkiak ager ez daitezen, Adblock for Chrome and Firefox instala daiteke.
Etiketak:
Hizkuntzak,
Ikasten ikasteko,
Ingelesa
2013/02/16
2013/02/14
Hizkuntza idatzia / Lengua escrita
Aurreko mintegi saioan aukezketu genuen Berritzegune Nagusiak prestatutako sitesa :"Ikasten IKTen bidez".
Ikusi hemen bertako proposamenak eta materialak hizkuntza idatzia lantzeko:
Ikusi hemen bertako proposamenak eta materialak hizkuntza idatzia lantzeko:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)