Behean azaltzen diren
loturetatik Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok
sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako
mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena
errazteko glosarioak aurki ditzakegu.
Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
2013/03/18
Munduko mitoak eta elezaharrak
Etiketak:
Euskara,
Gizarte Zientziak,
Historia,
Literatura
2013/03/11
"Ahotsak.com": Euskal Herriko Ahotsak
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara
Kontakizun laburren audioak

Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara,
Literatura
Mikroipuin-labea
Lekeitioko Arrakala Irrati librean, Oier Gorosabelek gidatzen duen Aittita Raduga saioan mikroipuinak irakurtzen dituzte. Astean ipuin bat irakurtzen dute eta haiek irakurri ahala ipuinen mp3 fitxategiak hemen zintzilikatzen dituzte: mikroipuin-labea .
Bertan mikroipuinen PDFa eskuratu (eta deskargatu) dezakezue (baita EPUB formatoan irakurri ere).
2013/03/10
Gizarte Zientziak lantzeko sekuentzia didaktikoak
"Agrega" baliabide biltegian honako 8 sekuentzi didaktiko hauek aurkituko dituzue:
SD1: Lurra eta unibertsoa
SD4: Klima eta eguraldia
SD6: Gizakia eta lurra
SD8: Euskadi
2013/03/09
Frantsesa ikasi eta pratikatzeko proiektu bat
Polar FLE proiektuak konpondu gabeko polizia-kasu bati irtenbidea aurkitzea proposatzen du aitzakiatzat irakurmena, entzumena eta gramatika lantzeko.
Etiketak:
Frantsesa,
Hizkuntzak,
Jarduera sekuentziak,
Proiektuak
2013/03/08
Frantsesa lantzeko bideoak
FLEvideo web gunean irakasleek prestatutako ariketa ugari aurki daitezke. Denak daude bideo klipetan oinarrituta eta mailen arabera sailkatuta daude. Adibide bat:
Amélie aime ou n'aime pas?
Beste bi adibide:
Amélie aime ou n'aime pas?
Beste bi adibide:
Tutorial bat ariketak sortzen ikasteko.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Bideo,
Frantsesa,
Hizkuntzak
2013/03/07
"El tinglado" izeneko blogean lan-proposamen ugari Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko
Javier Escajedo, Lengua Castellana y Literaturako irakasleak, koordinatzen du "El Tinglado" izeneko blog-kolektiboa. Taldea osatzen duten irakasletako asko oso ezagunak dira ( Lourdes Domenech edo Felipe Zayas adibidez ).
Bertan, 150 etik gora lan proposamen eta berauek garatzeko behar diren material guztiak gure esku uzten dituzte.
2013/03/06
IKTen erabilera Hizkuntzak lantzeko
Eduardo Larequi Garcíak, Nafarroako irakasleak, ”Propuestas para la integración de las TIC en el área de Lengua Castellana y Literatura” izeneko jardunaldi batzuetarako prestatu zuen hemen aurkezten dugun web-orri hau. Bertan, oso ondo ordenatuta, jasotzen ditu bailabideak, IKT lan-tresnak, praktika onen adibideak eta abar.
Etiketak:
Gaztelania,
IKT,
Literatura
2013/03/04
Ingelesezko fonetika lantzeko baliabide batzuk
Ship or Sheep izeneko orrialde honetan gutxienezko bikote fonetikoak aurkezten dira.
Oxford University Press: New File.
Learn English Kids (British Council) web guneak ere ortografia eta fonetika lantzeko zenbait baliabide ditu.
Oxford University Press: New File.
- Web gune honek ingelesaren fonemak eta haiei dagozkien ikus fonetikoak eta adibideak ikus eta entzun daitezke.
- Stress monsters jokoa hitz batean azentua zein silabatan dagoen praktikatzeko pentsatuta dago.
Learn English Kids (British Council) web guneak ere ortografia eta fonetika lantzeko zenbait baliabide ditu.
- Tricky words. Fonemen inguruan antolatutako zenbait ariketa.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
jokuak
2013/03/03
Komikiak online sortzeko tresna
GenMagic orrialdean komiki laburrak online sortu eta pdf bezala gorde daiteke. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.
Etiketak:
Euskara,
Frantsesa,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Irudiak,
Komikia
2013/03/02
Ingelesezko hiztegia lantzeko bi baliabide
Tennessee's Academic Vocabulary web gunean hiztegi akademikoa lantzeko baliabide ugari jasotzen dira. Haien artean Power Point Games atalak zenbait txantiloi deskargatzeko aukera ematen du. Irakasleak -edo ikasleek beraiek- txantiloietan aldaketak eginez, birpasako jokuak era errazean sor ditzake.
Vidtionary bideo-hiztegi bat bezala aurkezten da. Izan ere, web gune honek hainbat hitzen esanahia bideoklipen bitartez ematen da. Hitzak alfabetikoki, gaika edo gramatika kategoriaren arabera bila daitezke. Joko batzuk eta hitzak asmatzeko hizkirik gabeko zenbait bideo ere badaude.
Vidtionary bideo-hiztegi bat bezala aurkezten da. Izan ere, web gune honek hainbat hitzen esanahia bideoklipen bitartez ematen da. Hitzak alfabetikoki, gaika edo gramatika kategoriaren arabera bila daitezke. Joko batzuk eta hitzak asmatzeko hizkirik gabeko zenbait bideo ere badaude.
Etiketak:
Hizkuntzak,
Ingelesa,
jokuak
2013/03/01
Kixoteari buruzko bloga
Veo Quijote blogean Don Quijote de la Mancha liburuarekin lotutako hainbat baliabide, proiektu, informazio... jasotzen dira. Hona hemen adbide batzuk:
- El Quijote sincopado proiektuan DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek On Kixoteren zenbait pasadizo islatzen dituzte stop motion motako bideo grabazioen bidez. Lotura honetan ikasleen lanak ikus daitezke.
- Mallorcako institutu bateko ikasleek egindako bideoa Playmobil jostailuak erabiliz.
- Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurketak.
Etiketak:
Bideo,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Literatura,
Proiektuak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)