2013/03/08

Frantsesa lantzeko bideoak

FLEvideo web gunean irakasleek prestatutako ariketa ugari aurki daitezke. Denak daude bideo klipetan oinarrituta eta mailen arabera sailkatuta daude. Adibide bat:

Amélie aime ou n'aime pas?


Beste bi adibide:

Tutorial bat ariketak sortzen ikasteko.

2013/03/07

"El tinglado" izeneko blogean lan-proposamen ugari Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko


Javier Escajedo, Lengua Castellana y Literaturako irakasleak, koordinatzen du "El Tinglado" izeneko blog-kolektiboa. Taldea osatzen duten irakasletako asko oso ezagunak dira (  Lourdes Domenech  edo Felipe Zayas adibidez ).
Bertan, 150 etik gora lan proposamen eta berauek garatzeko behar diren material guztiak gure esku uzten dituzte.



2013/03/06

IKTen erabilera Hizkuntzak lantzeko

Eduardo Larequi Garcíak, Nafarroako irakasleak,  Propuestas para la integración de las TIC en el área de Lengua Castellana y Literatura” izeneko jardunaldi batzuetarako prestatu zuen hemen aurkezten dugun web-orri hau. Bertan, oso ondo ordenatuta, jasotzen ditu bailabideak, IKT lan-tresnak, praktika onen adibideak eta abar.






2013/03/04

Ingelesezko fonetika lantzeko baliabide batzuk

Ship or Sheep izeneko orrialde honetan gutxienezko bikote fonetikoak aurkezten dira. 





Oxford University Press: New File.
  • Web gune honek ingelesaren fonemak eta haiei dagozkien ikus fonetikoak eta adibideak ikus eta entzun daitezke. 


  • Stress monsters jokoa hitz batean azentua zein silabatan dagoen praktikatzeko pentsatuta dago. 


Learn English Kids (British Council) web guneak ere ortografia eta fonetika lantzeko zenbait baliabide ditu. 


  • Tricky words. Fonemen inguruan antolatutako zenbait ariketa.

2013/03/03

Komikiak online sortzeko tresna

GenMagic orrialdean komiki laburrak online sortu eta pdf bezala gorde daiteke. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.

2013/03/02

Ingelesezko hiztegia lantzeko bi baliabide

Tennessee's Academic Vocabulary web gunean hiztegi akademikoa lantzeko baliabide ugari jasotzen dira. Haien artean Power Point Games atalak zenbait txantiloi deskargatzeko aukera ematen du. Irakasleak -edo ikasleek beraiek- txantiloietan aldaketak eginez, birpasako jokuak era errazean sor ditzake. 



Vidtionary bideo-hiztegi bat bezala aurkezten da. Izan ere, web gune honek hainbat hitzen esanahia bideoklipen bitartez ematen da. Hitzak alfabetikoki, gaika edo gramatika kategoriaren arabera bila daitezke. Joko batzuk eta hitzak asmatzeko hizkirik gabeko zenbait bideo ere badaude.






2013/03/01

Kixoteari buruzko bloga

Veo Quijote blogean Don Quijote de la Mancha liburuarekin lotutako hainbat baliabide, proiektu, informazio... jasotzen dira. Hona hemen adbide batzuk: