2013/04/19

Testu errepertorioa euskeraz eta gaztelaniaz

Hizkuntzen Trataera Bateratua izeneko programan aritu garenok, orain urte batzuk direla, "testu errepertorio " hau prestatu genuen. Ikuspegi komunikatiboan oinarritzen den hizkuntzen irakaspena planteatu genuenean, gure proposamen didaktikora egokitzen diren testu anitzak bilatzearen beharrean aurkitu ginen. Hau da , TESTU ERREPERTORIOA behar genuen. Honek esan nahi du , testu bilduma anitza izango dela, bai euskarriagatik (ahozkoa zein idatzia ) bai helburu, eremu, gaia, tipo eta generoagatik, hemen aurkituko duzuena. Testuak euskeraz edo gazteleraz daude ( hasieran asmoa zabalagoa bazen ere). 

Errepertorioaren sailkapena egiterakoan , testu tipoak, testu generoak, eta eremuak hartu ditugu abiapuntutzat. Dato guzti hauek, izenburuarekin batera, testuen bukaeran dagoen laukitxoan jaso ditugu. 

2013/04/18

Ingelesezko albisteen bidez entzumena eta irakurmena hobetzeko gunea

News in Levels web gunean egungo albisteen grabazio laburrak entzun daitezke. Albiste bakoitzaren inguruan hiru mailatako baliabideak eskaintzen dira. Berriak ere irakur daitezke.


2013/04/17

Publizitatea euskeraz lantzeko sekuentzia didaktikoa

" Euskara eta Literatura " izeneko blogean (eta ezin dugu aipatu egilea, ez baitugu lortu jakitea zein den), publizitatea lantzeko sekuentzia didaktiko hau aurkitu dugu, non ikasleek, bukaeran , iragarki bat ekoiztu beharko duten.

2013/04/16

Antología poéTICa

Silvia González Goñi Iruñako Gaztelaniako irakasle bat da (gaur egun Basoko Institutuan lan egiten du).  Eguneroko klasetan oso txertatua du teknologi berrien erabilera , nahikoa da bere blogak jarraitzea hori ikusteko; " Lenguetazos Literarios " da, agian, ardatz nagusia. Esperientzi original asko proposatzen ditu, hemen, gaur,  bat nabarmenduko dugu; interneten eguna aitzakiatzat  hartuz lan hau burutu zuten:



2013/04/15

Carlos Díez Castrodeza irakaslearen sekuentzia didaktikoak Gaztelania lantzeko

Carlos Díez Castrodeza, Bizkaiko Gaztelaniako irakasleak, joan den urtean ikasketa baimena izan zuen sekuentzia didaktikoak prestatzeko. Lan horren emaitza izan dira zazpi sekuentzia berri hauek: "Poesía oral", "Animales humanos", "Videocurriculum", "Manos a la obra", "Diario de reseñas", "Video-audio descripción" eta "Esculturas literarias". Guztiak ikus ditzakezue "Eskola 2.0" web-orriko "ikasketa lizentziak" atalean.


2013/04/14

Ingelesezko irudi hiztegi bat

Online Photo Dictionary web guneak hiztegia ikasteko zenbait irudi aurkezten ditu. Haien gainetik sagua pasatuz gero, hainbat hitzen izenak ahoz eta idatziz ematen dira.



2013/04/12

Europako geografia ikasi edo birpasatzeko mapak

Toporopa web gunean Europako geografiari buruzko hainbat datu lan daitezke (herrialdeen izenak, ibaiak, uharteak...).