TV5 Monde web gunean frantsesa ikasi edo praktikatzeko baliabide ugari daude. Hona hemen adibide batzuk:
Première classe: Hasierako mailan dauden ikasleei zuzendutako ariketak (gramatika, hiztegia, ahoskera, kultura...)
Paroles de clip: Abestiak bideoz aurkeztuta, hitzak eta ikasgelan lantzeko proposamenak.
Petites histoires: Hainbat eguneroko gauzaren jatorriari buruzko dokumental laburrak
Virelangues: Aho-korapiloak
7 jours sur la planète: asteko albiste batzuen bideo laburrak ariketa eta gida didaktikoekin.
Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
2012/11/28
TV5 monde: frantsesa ikasteko zenbait baliabide
Etiketak:
Bideo,
Frantsesa,
Hizkuntzak,
Materialak
2012/11/15
Hamaika Haizetara
Hamaika Haizetara
proiektuan parte hartzeko epea urriaren 29an ireki zen eta azaroaren 30ean amaituko da. Ekimen honek geletan lankidetza proiektuak eta Web2.0 tresnen erabilera egokia sustatu nahi du.
Joan den ikasturtean lankidetza proiektu honetan parte hartu zuten zenbait ikastetxeren azalpenak bideo honetan entzun daitezke.
Aipatutako bideoaren zati bat azpimarratu nahi dugu: Irungo San Vicente de Paul ikastetxearen azalpena (hasierako sei minutuetan, gutxi gora behera. Haien aurkezpena lotura honetatik ikus daiteke.
Parte hartzeko izen-emate orria
Aipatutako bideoaren zati bat azpimarratu nahi dugu: Irungo San Vicente de Paul ikastetxearen azalpena (hasierako sei minutuetan, gutxi gora behera. Haien aurkezpena lotura honetatik ikus daiteke.
Etiketak:
Euskara,
Gaztelania,
Geografia,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Jarduera sekuentziak,
Proiektuak
2012/11/14
Un paseo con Antonio Machado
Un paseo con Antonio Machado bideoklipen ekoizpenean oinarritutako lankidetza proiektua da. Bertan ikasmaila eta etapa desberdinetako ikastetxeek parte har dezakete.
Etiketak:
Bideo,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Proiektuak
2012/11/13
PhotoPeachekin egindako istorio digitalak
PhotoPeach programa oso aproposa da istorio digitalak (bideotxo modukoak) osatzeko.
Jarraian irakasleek egindako hiru adibide jaso ditugu:
ARTE GOTIKOA
GERRA ZIBILAREN HASIERA EUSKAL HERRIAN
"Nanas de la cebolla"(guda zibila Euskal Herrian: zenbait irudi)
Baten bat animatzen bada horrelakoren bat egitera, guztiz lagungarri izango zaio, Ana Basterrak, Leioako Berritzeguneko aholkulariak, beste behin ere egindako tutoriala:
Etiketak:
Artea,
Historia,
Tutorialak
2012/11/12
Marian Calvok egindako sekuentzia didaktikoak
Marian Calvok, Bilboko Ibizabal BHIko irakasleak, azkeneko urteetan oso material interesgarriak egin ditu. Gehien bat Lengua Castellana lantzeko dira ( DBHko maila guztietarako, batzuk PREEko taldeetarako),, baina badaude baita "Baloreetan hezitzeko" direnak, edota zinea jorratzen dutenak ere.
Orain "Aplicando las TIC en el aula" izeneko orri batean bildu ditu
Orain "Aplicando las TIC en el aula" izeneko orri batean bildu ditu
Etiketak:
Hizkuntzak,
Jarduera sekuentziak,
Proiektuak
2012/11/11
Hainbat programei buruz bideo-tutorialak euskeraz
2012/11/09
Eskola 2.0 programan egindako material berriak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

