2013/01/25

Euskaraz hizkera adierazkorra

Gure gazteei erakargarri gertatzen zaizkien gauza asko -teknologia berriak, zinema, musika, antzerkia...- erdaretan sortuak eta eskainiak dira. Hori guztia kontuan hartuta, lan honek bi helburu ditu:
  1. Han eta hemen bildutako tradiziozko hainbat hizketa-baliabide eta esapide gazteei helaraztea.
  2. Baliabide eta esapide horiek aztertzea, gazteek behar duten hizkera propioa sortzeko edo sortzen ahalegintzeko.      
" Euskaraz hizkera adierazkorra "

2013/01/24

Lengua Castellana: "Saca la lengua", Aitor Lazpitaren bloga



Aitor Lazpita, Granadako eskola batean lanean ari den, Bigarren Hezkuntzako Lengua Castellanako irakaslea da. "Saca la lengua" bere blogean eskolan egiten duena jasotzen du. Bertan eskuratuko dituzue idea asko, berauek gauzatzeko materialak eta ikasleen lanak. Guk, horiek guztietatik, gaur bat azpimarratuko dugu: "¿Quién eres?" proiektua.
Proiektu honen azkeneko ataza, ahozko azalpen bat egitea da. Honetara iristeko bidean, gurutzegrama bat, norberaren autorretaratoa, eguneroko bat eta irakurmeneko zenbait jarduera egin beharko dituzte




2013/01/23

Gizarte Zientziak: lurrikarak eta beren zergatiak


"Agrega"n Gizarte Zientzietan lantzeko unitate berri bat jarri dute: "Lurrikararik gerta daiteke hemen?".

"Zergatik gertatzen dira hondamendi natural hauek? Zein neurritan prebeni daitezke? Nola ezartzen dira intentsitate mailak? Gerta daiteke mota horretako hondamendi naturalik gure lurraldean? Galdera horiei guztiei erantzuteko gai izango gara unitatean zehar".

2013/01/22

Language Guide: Frantsesa

Language Guide (Français)  web gunean frantsesa ikasteko hainbat baliabide daude. Erabilgarritasun nagusia hiztegia (idatziz nahiz ahoz) ikasi edo birpasatzean datza. Eskaintzen diren gaiak orri honetan ikus daitezke eta hemen, adibide bat (insektuak).

Horretaz gain, 'Readings' izenburuko atalean zenbait irakurketa erraz entzun eta irakur daitezke.

Gramatika lantzeko atala agian ez da oso erabilgarria DBHrako, ingelesezko azalpenak ematen baititu.

2013/01/20

El Quijote 'tuiteatzen'

Noticias de Álava egunkariaren artikulu honetan Ekialde BHIko DBHko 2.mailako ikasleen proiektu bat deskribatzen da: Twitterren bidez Kixoteren ibilerak kontatzea. Ikastetxearen web guneko orri honetan telebistan eta irratian emandako proiektuaren berriak ikus edota entzun daitezke.

Proiektuaren Twitter orria eta ikasleen 'tuitak' bakarrik irakurri ahal izateko Storify orria.


2013/01/19

Ahozko hizkuntza: hitz egin, solasean aritu eta entzun

Gaur egun IKTen erabilerak asko erreztu digu ahozko hizkuntzaz eskoletan trebatzeko bidea. Berritzegune Nagusiak prestatu duen web-gunean jaso dituzte lan-proposamenak, materialak, adibideak eta tutorialak, irrati-kronikak, mahai-inguruak, azalpen formalak eta bestelako ahozko testu generoak lantzeko.