2013/02/11

Ahozko iturriak Historia lantzeko

Franco diktadorearen garaiko errazionamentu kartila bat

2004-2005eko ikasturtean Irungo Berritzeguneko Dibertsifikazio Kurrikularreko Mintegian erabaki genuen Historia lantzeko ahozko iturriak erabiliko genituela.

Gaia erabaki eta gero, "Eguneroko bizitza frankismoaren garaian", mintegian prestatu eta sei ikastetxetan (Dunboa BHIn,  Hirubide BHIn,  Irungo La Sallen, Orereta Ikastolan,  Toki-Alai BHIn eta Txingudi BHIn) aurrera eraman genuen proiektu hau.

Azaldu ditzagun, oso labur bada ere, emandako zenbait  urrats:

Lehenengo, dokumentazio fase bat, non irakasleentzako eta ikasleentzako material osagarriak erabiliz garai historiko horren marko kontzeptuala eta eduki orokorrak landuko ziren.

Aurrerago, "eguneroko bizitza" delako horren barruan jorratu beharreko azpiatalak adostu. Hona hemen aukeratutakoak: jaiotza eta haurtzaroa; bikote harremanak; aisialdia, moda eta kontsumoa;  politika; erlijioa; eta lana.

Gero, ahozko iturriek Historia ezagutzeko bidean duten tokia eta garrantzia azpimarratuz, ikasleek beren aitona-amonei egiteko galdeketetarako metodologia eta prozedura prestatu ziren.

Honen ondoren, bazirudien prest geundela, letra larriz  idazten den Historia horrek diona eta gure gertukoek bizi izandakoak  kontrastatzeko.


Garai hartan elkarrizketak grabatu ondoren, transkribitu genituen eta hemen erakusten dugun lan hau publikatu genuen: Eguneroko bizitza frankismoaren garaian .

Gaur egun grabazioak online azaltzeko aukeraz bailatuko ginateke. Ea zuetako baten bat animatzen den horrelako zerbait egitera!
_____________



Beste proiektu honetan ikus dezakezue gaur egungo bailabideak erabiliz nola osatu zitekeen:

La arruga es muuy bella , Almagroko Antonio Calvín institutuko DBHko3.mailako ikasleek aitona-amonei egindako elkarrizketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario