2012/12/16

Time for a Photo Story

Time for a Photo Story DBHko 1.mailako ikasleei zuzendutako jarduera sekuentzia da. Hurrengo gaitasunak garatzeko pentsatuta dago: hizkuntza komunikazioa, arte adierazpena, ikasten ikastea eta komunikazio digitala. Hamar bat saiotan praktikara eramatea proposatzen da.

Time for a Photo Story: irakasleentzako materiala

Time for a Photo Story: ikasleentzako materiala

2012/12/15

Fakebook

Fakebook, una herramienta muy versátil artikuluan Fakebook izeneko hezkuntzarako tresna aurkezten da. Facebook sare sozialaren egitura imitatuz, Fakebook aproposa da literaturan edo historian garrantzia izan duten pertsonen bizitzez eta lanezsakontzeko asmatutako elkarrizketen bidez.

2012/12/14

Kultura Klasikoa eta Latina

Site honetan erromatarrei buruzko informazioa euskeraz lortuko duzue

Eta honako honetan Latina  4.DBHn eta Batxilergoan lantzeko materialak.

2012/12/13

Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko baliabide batzuk


"Cíceros"  izeneko proiektuan DBH eta Batxilergoko maila guztiak jorratzen dira. Proiektu honek baditu urte batzuk, baina oraindik jende askok ez du ezagutzen.Azkeneko eguneraketa 2011ko abuztuan egin zioten. Bertan material ugari, oso ondo antolatuta eta guztiz erabilgarria eskuratu dezakezue; baita enziklopedia oso bat ere.


María (Grisel) Foz Tomás-ek, Lengua castellana y Literatura-ko irakaslea Zaragozako  IES Tiempos Modernos -en, prestatu du web-orri hau.Gainera azkeneko eguneraketa 2012ko azaroan egin dio.
Bertan, DBH-rako eta Batxilergorako materialak ( testuak eta ariketak, irakur-gidak, web-questak, literatur generoei buruzko aurkezpenak...) dituzue eta horietako asko deskargatu daitezke. Bereziki azpimarratuko nuke, beren originaltasunagatik bi web-quest: bata, DBH-ko 1.zikloan narrazioa lantzeko eta errepasatzeko eta bestea, 2.ziklorako. " Las mujeres en la literatura medieval ".


Media " izeneko proiektu honek ere urte batzuk ditu, baina, web bakar batean, prentsa, irratia, telebista, zinea eta publizitatea jorratzen dira.Zabala eta sakona da, eta oso ondo antolatuta dago dena


2012/12/12

Mungia BHIko irakasleek argitaratutako web-ak, Euskera, Gaztelania, Geografia eta Historia lantzeko

Berriz ere ekartzen dugu gure blogera Mungia BHIko Make izeneko irakasleak prestatutako web bat. Hau, Lanbide Hezkuntzako goi mailako zikloetarako Sarbide froga prestatzeko pentsatuta dago, baina edozein irkasleri lagungarria izango zaio, bai Euskerako, bai Gaztelaniako baliabide asko eskura izateko


Historia Mintegiko irakaslea den, Marije Aguillok, blog hau bere ikasleek materialak kontsultatzeko, lanak egiteko eta haien produkzioak argitaratzeko sortu du: "historiamungia". Eta beste hau Geografiarako



2012/12/11

Sarean dauden tresnen eta sare sozialen arriskuak zein abantailak azaltzen dituen web-orria

"Sarean" izeneko site honetan oso argi azaltzen dira gaur egungo sare sozialetan aritzeak ekar ditzakeen arrisku batzuk. Berauek ekiditeko aholkuak jasotzen dituzten dokumentuak eta bideoak ere bertan dituzue.


2012/12/10

Ikasten ikasteko

Móstoles-eko ikastetxe bateko irakaslea den Raul Pérezek prestatutako web-orri honek baliabide asko eskaintzen digu ikas tenikak jorratzeko 

2012/12/09

Irudiak eraldatzeko zenbait tresna

Hona hemen online irudiak eraldatzeko zenbait baliabide:

Photofunia web guneak era sinple batean igotako argazki bat aurrez diseinatutako irudi batean txertatzen du.

Ezaugarriak:
  • Gaztelaniaz ikusteko lotura
  • Zertarako: ordenagailutik kargatzen diren irudiak 'fotomontaje' batean txertatzeko.
  • Ez da errejistrorik egin behar argazkia gordetzeko.

Tuxpi Photo Editor tresnak zenbait aldaketa egiten uzten du: markoak jarri, kolorea aldatu, irudia biderkatu, testua gehitu...

Ezaugarriak: 
  • Ingelesez bakarrik dago:
  • Oso aproposa argazki batean efektu bereziak aplikatzeko.
  • Ez da errejistrorik egin behar argazkia gordetzeko. Ezkerreko aldean agertzen den 'download to my computer' sakatu behar da argazkia eskuratzeko.

Photovisi guneak argazki 'collage' moduko irudiak sortzen ditu.
Ezaugarriak: 
  • Ingelesez azaltzen da, baina hizkuntza alda daiteke goiko barratik.
  • Oso aproposa 'collage' moduko konposizioak egiteko.
  • Errejistroa egin behar da.
Beste tresna batzuk

2012/12/04

'Digital Citizens' unitatea

Gasteizko Berritzeguneko Ibone Amorrortuk diseinatutako Digital Citizens unitatea SIOP® ereduan oinarrituta dago. Metodologia horrek edukia eta hizkuntza batera lantzea ahalbidetzen du.

Ikasleentzako web gunea
Irakasleentzako web gunea

Unitatean hainbat tresna erabiltzea proposatzen da, besteak beste, Edmodo, irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa errazteko.

2012/12/03

Ingelesa edukien bidez irakasteko unitateak

Kataluniako irakasleek sortutako hainbat unitate deskarga daitezke gune honetatik. Material hauek ikasketa baimenen bidez egindako jarduera sekuentziak dira eta irakasgaietan sailkaturik daude.


2012/12/02

Europar proiektuak

Europako Etengabeko Ikaskuntzarako Programan (Comenius, etab.) sartzen diren ekintza desberdinei buruzko informazioa argitaratu da (deialdien eta eskaerak egiteko epeak...).
Euskaraz
Gaztelaniaz

2012/11/28

TV5 monde: frantsesa ikasteko zenbait baliabide

TV5 Monde web gunean frantsesa ikasi edo praktikatzeko baliabide ugari daude. Hona hemen adibide batzuk:

Première classe: Hasierako mailan dauden ikasleei zuzendutako ariketak (gramatika, hiztegia, ahoskera, kultura...)

Paroles de clip: Abestiak bideoz aurkeztuta, hitzak eta ikasgelan lantzeko proposamenak.

Petites histoires: Hainbat eguneroko gauzaren jatorriari buruzko dokumental laburrak


Virelangues: Aho-korapiloak
7 jours sur la planète: asteko albiste batzuen bideo laburrak ariketa eta gida didaktikoekin.

2012/11/15

Hamaika Haizetara

Hamaika Haizetara proiektuan parte hartzeko epea urriaren 29an ireki zen eta azaroaren 30ean amaituko da. Ekimen honek geletan lankidetza proiektuak eta Web2.0 tresnen erabilera egokia sustatu nahi du.

Parte hartzeko izen-emate orria 

Joan den ikasturtean lankidetza proiektu honetan parte hartu zuten zenbait ikastetxeren azalpenak bideo honetan entzun daitezke.
Aipatutako bideoaren zati bat azpimarratu nahi dugu: Irungo San Vicente de Paul ikastetxearen azalpena (hasierako sei minutuetan, gutxi gora behera. Haien aurkezpena lotura honetatik ikus daiteke.

2012/11/14

Un paseo con Antonio Machado

Un paseo con Antonio Machado bideoklipen ekoizpenean oinarritutako lankidetza proiektua da. Bertan ikasmaila eta etapa desberdinetako ikastetxeek parte har dezakete.

2012/11/13

PhotoPeachekin egindako istorio digitalak

PhotoPeach programa oso aproposa da istorio digitalak (bideotxo modukoak) osatzeko. Jarraian irakasleek egindako hiru adibide jaso ditugu: ARTE GOTIKOA GERRA ZIBILAREN HASIERA EUSKAL HERRIAN "Nanas de la cebolla"(guda zibila Euskal Herrian: zenbait irudi) Baten bat animatzen bada horrelakoren bat egitera, guztiz lagungarri izango zaio, Ana Basterrak, Leioako Berritzeguneko aholkulariak, beste behin ere egindako tutoriala:

2012/11/12

Marian Calvok egindako sekuentzia didaktikoak

Marian Calvok, Bilboko Ibizabal BHIko irakasleak, azkeneko urteetan oso material interesgarriak egin ditu. Gehien bat Lengua Castellana lantzeko dira ( DBHko maila guztietarako, batzuk PREEko taldeetarako),, baina badaude  baita  "Baloreetan hezitzeko" direnak, edota zinea jorratzen dutenak ere.
Orain "Aplicando las TIC en el aula" izeneko orri batean bildu ditu


2012/11/08

"Ibilbideak: mugitzeko aukerak"


"Ibilbideak: mugitzeko aukerak", Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko egitasmo bat da, motordunak ez diren kirol ibiltarietan eraginez jarduera fisikoa areagotzea eta hobetzea helburu duena.Pertsonek eta kolektiboek osaturiko komunitate batean oinarritzen da. Erabiltzaile horiek, sakelako gailuen bitartez (GPS eta smartphone) eta Interneten bitartez, beren kirol esperientziak sortzen, partekatzen, baloratzen, osatzen, zabaltzen eta gozatzen dituzte.
Baliabide hau hezkuntzan nola erabili erakutsi nahian ikastaro bat antolatu dute, Soinketako irakasleei zuzendua dago baina baita ere gaiarekin interesatua dagoen beste edozein irakasleri.

"Ibilbideak, hezkuntzarako baliabidea"

Ikastaro hau on-line eta presentziala izango da. Abenduan emango da (hasiera, abenduaren 1ean) eta Gorputz Heziketako irakasleei zuzenduta dago, baina baita gaiarekin interesatuta dagoen beste edozein irakasleri ere .

Ikastaroaren edukiak:
• GPS sistema eta lurkokaturiko informazioa
• Kartografia oinarrizko ezagutza
• Errezeptoreak
• GPS edukien ustiapena, sortzea eta aldatzea.
• Ohiko programak
• “Ibilbideak” egitasmoa: http://ibilbideak.euskadi.net 
• Ibilbideak eskaintzen dituen funtzionalitateak
• Ibilbideak hezkuntza erabilera

Ikastaroari buruzko argibide geihago hemen aurkituko duzue:

2012/11/07

"Hiru.com" berritu dute

Agian ez zarete sartu aspaldi "Hiru.com" web-ean, horrela bada merezi du web hau berrituta ezagutzea; bertan, material ugari eskuratu dezakezue, baita, audioak eta bideo laburrak ere, oso aproposak izan daitezkeenak ikasleekin entzumena lantzeko.
 

2012/10/16

Hizkuntza eta Literatura ezberdinak lantzeko zenbait web-quest

Hasteko hemen aurkituko dituzue arlo ezberdinak lantzeko zenbait web-quest:
- Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko (1 eta 2 .
- Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura lantzeko
- Gaztelania, Euskera eta Ingelesa lantzen dutenak ( 1 eta 2 )

2012/10/14

Irakurgaien ahozko berri laburrak


Apuntes de lengua blogeko orrialde honetan DBHko ikasleek haiek irakurritako liburuen berri ematen dute podcasten bidez.


2012/10/13

Geografia lantzeko helbide interesgarriak

"1:5000" web bilatzailea: Gipuzkoa.net"  barruan ( Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua sailan ), "1:5000" web bilatzaileak gure lurradeko mapak egiteko aukera anitzak eskeintzen dizkizu. Bertan,  Gipuzkoako edozein izen geografiko aurkitu ahal izango duzu. Proba ezazu eta egizu zure mapa.

"Instituto Geográfico Nacional" : web honetako baliabide asko oso interesgarriak dira, bereziki gomendatzen dugu, "IBERPIX" izeneko irudien bisorea.

2012/10/10

Agurra

Ongi etorriak "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" delako mintegian 2012-13 ikasturtean  zehar erabiliko dugun blogera. Koordinatzaileok blog hau sortu dugu honako bi helburu nagusi lortu nahian:

- Saio bakoitzean komentatu, landu eta aurkezten dena biltzea. Era horretan zuen ikastetxeko kideei informazioa errazago pasa diezaiekezue. Informazio hori bereziki  orrialdeetan izango duzue sailkatuta.

- Bigarren Hezkuntzako letretako esparruko ikasgaietan IKTen erabilerarekiko baliagarri suerta daitezkeen mota anitzetako baliabideak aipatzea. Horrelako informazioa batik bat sarreretan aurkeztuko da.