Mostrando entradas con la etiqueta Gizarte Zientziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gizarte Zientziak. Mostrar todas las entradas

2013/04/26

Lehen Zibilizazioak

Lehen Zibilizazioen Historian bidaia moduko prozesu erakargarria topatuko dugu hemen, klik bat bestearen atzean jarraituz .


2013/04/22

Gizarte Zientziak: 1. eta 2. mailetarako material osagarrriak


Maite Ruiz de Loizaga Velezek IRALEn prestatutako material hauek, Historiaurrea, Grezia, Erdi Aroa, Munduko Klimak eta Ingurune naturalak jorratzen dituzte.

2013/04/12

Europako geografia ikasi edo birpasatzeko mapak

Toporopa web gunean Europako geografiari buruzko hainbat datu lan daitezke (herrialdeen izenak, ibaiak, uharteak...).




2013/03/18

Munduko mitoak eta elezaharrak


Behean azaltzen diren loturetatik  Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena errazteko glosarioak aurki ditzakegu.



2013/02/19

Errusiako iraultza lantzeko proiektua euskeraz

Aurrekoan "Historia a por todas" izeneko sarreran  "Entrevistamos a Lenin" proiektua aipatzen genuen. Oraingo honetan gaiarekin lotura duen beste proiektu bat aurkeztera gatoz, Irungo Berritzegunean egindako "Zine eta Historia" mintegirako adibide moduan erabili genuena.
Eisensteinen "Urria" ( "Octubre" )  filmaren zati batzuk, dokumental pare bat digitalizatuta ("Bandera Roja" eta "Imperio Rojo")," Reds" ( "Rojos") filmaren zati bat eta "Internazionala"ren audioak erabili genituen proiektu integratu batean.
Proiektua euskeraz dago eta bere horretan gelara eraman dezakezue, aipatutako bi film horiek nahiko ezagunak dira eta ez zaizue zaila egingo berauek lortzea; dokumentalak, berriz, bertan dituzue.
Dropboxeko helbide honetan eskegi dugu material guztia (aipatutakoak eta beste osagarri batzuk): "Errusiako iraultza"


2013/02/13

"Historia a por todas": Historia lantzeko ideia ugari ematen dituen bloga

Luis Miguel Acosta Barriosek, Kanariaseko "IES Profesor Martín Miranda"ko irakasleak, bere blogean proposamen asko jasotzen ditu. Merezi du bertan pixkat ibiltzea, seguru ideiaren bat gure geletara eramateko modukoa iruditzen zaigula.
Gaurko honetan guk bat nabarmenduko dugu: "Entrevistamos a Lenin". Ikasleek web-quest bat ( "John Reed entrevista a Lenin" ) jarraituz egingo dute lan hau. Elkarizketa ondo prestatzeko, ikasleek, aldez aurretik,  zenbait terminoen esanahia argitu  eta  blog batean argitaratu beharko dituzte. 


2013/02/12

"Sancho El Sabio" fundazioko Euskal Memoria Digitala

Sancho el Sabio Fundazioak produzitzen, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da EMDa; sarbide irekia du eta bertan oso garbi ikus daitezke (baita gorde eta inprimatu ere) hainbat eta hainbat dokumentu . "Egileak" atalean, adibidez, berauek alfabetikoki jasota daude.


2013/01/23

Gizarte Zientziak: lurrikarak eta beren zergatiak


"Agrega"n Gizarte Zientzietan lantzeko unitate berri bat jarri dute: "Lurrikararik gerta daiteke hemen?".

"Zergatik gertatzen dira hondamendi natural hauek? Zein neurritan prebeni daitezke? Nola ezartzen dira intentsitate mailak? Gerta daiteke mota horretako hondamendi naturalik gure lurraldean? Galdera horiei guztiei erantzuteko gai izango gara unitatean zehar".

2013/01/17

IKTen erabilera bultzatzeko eta errezteko Berritzegune Nagusian prestatutako web-guneak

Joan den ikasturtean Berritzegune Nagusiko aholkulariek "Eskola 2.0rako Baliabide Didaktikoak" izeneko web-gunea sortu zuten. Lan horri jarraipena emateko, aurten "IKasTen IKTen bidez" prestatu dute. Bertan, arlo askotako materialak, lan-proposamenak eta adibideak jaso dituzte. Hurrengo saioetan hauetako batzuk azpimarratzen joango gara.