2013/01/25

Euskaraz hizkera adierazkorra

Gure gazteei erakargarri gertatzen zaizkien gauza asko -teknologia berriak, zinema, musika, antzerkia...- erdaretan sortuak eta eskainiak dira. Hori guztia kontuan hartuta, lan honek bi helburu ditu:
  1. Han eta hemen bildutako tradiziozko hainbat hizketa-baliabide eta esapide gazteei helaraztea.
  2. Baliabide eta esapide horiek aztertzea, gazteek behar duten hizkera propioa sortzeko edo sortzen ahalegintzeko.      
" Euskaraz hizkera adierazkorra "

2013/01/24

Lengua Castellana: "Saca la lengua", Aitor Lazpitaren bloga



Aitor Lazpita, Granadako eskola batean lanean ari den, Bigarren Hezkuntzako Lengua Castellanako irakaslea da. "Saca la lengua" bere blogean eskolan egiten duena jasotzen du. Bertan eskuratuko dituzue idea asko, berauek gauzatzeko materialak eta ikasleen lanak. Guk, horiek guztietatik, gaur bat azpimarratuko dugu: "¿Quién eres?" proiektua.
Proiektu honen azkeneko ataza, ahozko azalpen bat egitea da. Honetara iristeko bidean, gurutzegrama bat, norberaren autorretaratoa, eguneroko bat eta irakurmeneko zenbait jarduera egin beharko dituzte




2013/01/23

Gizarte Zientziak: lurrikarak eta beren zergatiak


"Agrega"n Gizarte Zientzietan lantzeko unitate berri bat jarri dute: "Lurrikararik gerta daiteke hemen?".

"Zergatik gertatzen dira hondamendi natural hauek? Zein neurritan prebeni daitezke? Nola ezartzen dira intentsitate mailak? Gerta daiteke mota horretako hondamendi naturalik gure lurraldean? Galdera horiei guztiei erantzuteko gai izango gara unitatean zehar".

2013/01/22

Language Guide: Frantsesa

Language Guide (Français)  web gunean frantsesa ikasteko hainbat baliabide daude. Erabilgarritasun nagusia hiztegia (idatziz nahiz ahoz) ikasi edo birpasatzean datza. Eskaintzen diren gaiak orri honetan ikus daitezke eta hemen, adibide bat (insektuak).

Horretaz gain, 'Readings' izenburuko atalean zenbait irakurketa erraz entzun eta irakur daitezke.

Gramatika lantzeko atala agian ez da oso erabilgarria DBHrako, ingelesezko azalpenak ematen baititu.

2013/01/20

El Quijote 'tuiteatzen'

Noticias de Álava egunkariaren artikulu honetan Ekialde BHIko DBHko 2.mailako ikasleen proiektu bat deskribatzen da: Twitterren bidez Kixoteren ibilerak kontatzea. Ikastetxearen web guneko orri honetan telebistan eta irratian emandako proiektuaren berriak ikus edota entzun daitezke.

Proiektuaren Twitter orria eta ikasleen 'tuitak' bakarrik irakurri ahal izateko Storify orria.


2013/01/19

Ahozko hizkuntza: hitz egin, solasean aritu eta entzun

Gaur egun IKTen erabilerak asko erreztu digu ahozko hizkuntzaz eskoletan trebatzeko bidea. Berritzegune Nagusiak prestatu duen web-gunean jaso dituzte lan-proposamenak, materialak, adibideak eta tutorialak, irrati-kronikak, mahai-inguruak, azalpen formalak eta bestelako ahozko testu generoak lantzeko.



2013/01/18

" Ikastetxeko erlaxazio-txokoa "


Idoia Goikoetxea Iturriagagoitiak, Gorputz Heziketako irakasleak, site honen sarreran esaten digu:  "Ikastetxeko erlaxazio-txokoa izeneko sitea irakasle askok adierazitako kezka eta beharrei erantzuteko sortu dut. Izan ere, gero eta estres-maila handiagoa sumatzen da ikastetxeetan. Uste dut ahalegina egin beharko litzatekeela hori ekiditeko, eta, Gorputz Heziketako saioetan erlaxazio-saioek duten arrakasta ikusita, pentsatu dut halakoak gainerako irakasgaietan ere erabilgarriak izan daitezkeela, horretarako ariketa laburrak prestatuz gero. erlaxazio-saioek duten arrakasta ikusita, pentsatu dut halakoak gainerako irakasgaietan ere erabilgarriak izan daitezkeela, horretarako ariketa laburrak prestatuz gero." Ea probetxua ateratzen diogun.


2013/01/17

IKTen erabilera bultzatzeko eta errezteko Berritzegune Nagusian prestatutako web-guneak

Joan den ikasturtean Berritzegune Nagusiko aholkulariek "Eskola 2.0rako Baliabide Didaktikoak" izeneko web-gunea sortu zuten. Lan horri jarraipena emateko, aurten "IKasTen IKTen bidez" prestatu dute. Bertan, arlo askotako materialak, lan-proposamenak eta adibideak jaso dituzte. Hurrengo saioetan hauetako batzuk azpimarratzen joango gara.

2013/01/16

2013/01/14

Antzinako Erroma


Itziar García Soto irakasleak apunte hauek prestatu ditu DBHko 3 eta 4. mailetan erabiltzeko , oso lan osatua da eta pdf batean deskargatu daitzeke. Besteak beste, Erromaren historia, gizartea eta erakundeak, bizitza pribatua, erlijioa, hirigintza, latina eta literatura erromatarra jorratzen ditu.

2013/01/07

Ingelesezko jokoak

Nork nahi du milioiduna izan? telebista lehiaketa moduko joko desberdinak daude Interneten. Hona hemen batzuk, taldean ingelesa praktikatzeko balio dezaketenak:

Who Wants to Win a Million Dollars?: Matematika eta zientzia edukien ezagupenak proban jartzeko.

Who Wants to be a Millionaire?: Zine eta telebistari buruzko edukiak.

Quia Web guneak irakasleek egindako Flash moduko jokoak ditu, haien artean aipatutako lehiaketa formatokoak. Jarraitu hurrengo prozedura: 'Shared activities' atalean sartu eta bertan bilatu 'From Rags to Riches' jarduera mota.

Jarraibideak irakasleak berak (edo ikasleek) jokoa Power Point aurkezpenen bidez prestatzeko.

A Power Point txantiloia jokoa prestatzeko.

Jokoa Flash bertsioan egiteko programa bat.