2012/11/28

TV5 monde: frantsesa ikasteko zenbait baliabide

TV5 Monde web gunean frantsesa ikasi edo praktikatzeko baliabide ugari daude. Hona hemen adibide batzuk:

Première classe: Hasierako mailan dauden ikasleei zuzendutako ariketak (gramatika, hiztegia, ahoskera, kultura...)

Paroles de clip: Abestiak bideoz aurkeztuta, hitzak eta ikasgelan lantzeko proposamenak.

Petites histoires: Hainbat eguneroko gauzaren jatorriari buruzko dokumental laburrak


Virelangues: Aho-korapiloak
7 jours sur la planète: asteko albiste batzuen bideo laburrak ariketa eta gida didaktikoekin.

2012/11/15

Hamaika Haizetara

Hamaika Haizetara proiektuan parte hartzeko epea urriaren 29an ireki zen eta azaroaren 30ean amaituko da. Ekimen honek geletan lankidetza proiektuak eta Web2.0 tresnen erabilera egokia sustatu nahi du.

Parte hartzeko izen-emate orria 

Joan den ikasturtean lankidetza proiektu honetan parte hartu zuten zenbait ikastetxeren azalpenak bideo honetan entzun daitezke.
Aipatutako bideoaren zati bat azpimarratu nahi dugu: Irungo San Vicente de Paul ikastetxearen azalpena (hasierako sei minutuetan, gutxi gora behera. Haien aurkezpena lotura honetatik ikus daiteke.

2012/11/14

Un paseo con Antonio Machado

Un paseo con Antonio Machado bideoklipen ekoizpenean oinarritutako lankidetza proiektua da. Bertan ikasmaila eta etapa desberdinetako ikastetxeek parte har dezakete.

2012/11/13

PhotoPeachekin egindako istorio digitalak

PhotoPeach programa oso aproposa da istorio digitalak (bideotxo modukoak) osatzeko. Jarraian irakasleek egindako hiru adibide jaso ditugu: ARTE GOTIKOA GERRA ZIBILAREN HASIERA EUSKAL HERRIAN "Nanas de la cebolla"(guda zibila Euskal Herrian: zenbait irudi) Baten bat animatzen bada horrelakoren bat egitera, guztiz lagungarri izango zaio, Ana Basterrak, Leioako Berritzeguneko aholkulariak, beste behin ere egindako tutoriala:

2012/11/12

Marian Calvok egindako sekuentzia didaktikoak

Marian Calvok, Bilboko Ibizabal BHIko irakasleak, azkeneko urteetan oso material interesgarriak egin ditu. Gehien bat Lengua Castellana lantzeko dira ( DBHko maila guztietarako, batzuk PREEko taldeetarako),, baina badaude  baita  "Baloreetan hezitzeko" direnak, edota zinea jorratzen dutenak ere.
Orain "Aplicando las TIC en el aula" izeneko orri batean bildu ditu


2012/11/08

"Ibilbideak: mugitzeko aukerak"


"Ibilbideak: mugitzeko aukerak", Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko egitasmo bat da, motordunak ez diren kirol ibiltarietan eraginez jarduera fisikoa areagotzea eta hobetzea helburu duena.Pertsonek eta kolektiboek osaturiko komunitate batean oinarritzen da. Erabiltzaile horiek, sakelako gailuen bitartez (GPS eta smartphone) eta Interneten bitartez, beren kirol esperientziak sortzen, partekatzen, baloratzen, osatzen, zabaltzen eta gozatzen dituzte.
Baliabide hau hezkuntzan nola erabili erakutsi nahian ikastaro bat antolatu dute, Soinketako irakasleei zuzendua dago baina baita ere gaiarekin interesatua dagoen beste edozein irakasleri.

"Ibilbideak, hezkuntzarako baliabidea"

Ikastaro hau on-line eta presentziala izango da. Abenduan emango da (hasiera, abenduaren 1ean) eta Gorputz Heziketako irakasleei zuzenduta dago, baina baita gaiarekin interesatuta dagoen beste edozein irakasleri ere .

Ikastaroaren edukiak:
• GPS sistema eta lurkokaturiko informazioa
• Kartografia oinarrizko ezagutza
• Errezeptoreak
• GPS edukien ustiapena, sortzea eta aldatzea.
• Ohiko programak
• “Ibilbideak” egitasmoa: http://ibilbideak.euskadi.net 
• Ibilbideak eskaintzen dituen funtzionalitateak
• Ibilbideak hezkuntza erabilera

Ikastaroari buruzko argibide geihago hemen aurkituko duzue:

2012/11/07

"Hiru.com" berritu dute

Agian ez zarete sartu aspaldi "Hiru.com" web-ean, horrela bada merezi du web hau berrituta ezagutzea; bertan, material ugari eskuratu dezakezue, baita, audioak eta bideo laburrak ere, oso aproposak izan daitezkeenak ikasleekin entzumena lantzeko.