Mostrando entradas con la etiqueta Historia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Historia. Mostrar todas las entradas

2013/04/26

Lehen Zibilizazioak

Lehen Zibilizazioen Historian bidaia moduko prozesu erakargarria topatuko dugu hemen, klik bat bestearen atzean jarraituz .


2013/04/23

Euskal Herriko Historia irudietan

"Hiru.com" web orriko atal honetan Euskal Herriko Historiarekin lotutako bideo laburrak eskeintzen dira .



2013/04/22

Gizarte Zientziak: 1. eta 2. mailetarako material osagarrriak


Maite Ruiz de Loizaga Velezek IRALEn prestatutako material hauek, Historiaurrea, Grezia, Erdi Aroa, Munduko Klimak eta Ingurune naturalak jorratzen dituzte.

2013/03/18

Munduko mitoak eta elezaharrak


Behean azaltzen diren loturetatik  Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena errazteko glosarioak aurki ditzakegu.



2013/02/19

Errusiako iraultza lantzeko proiektua euskeraz

Aurrekoan "Historia a por todas" izeneko sarreran  "Entrevistamos a Lenin" proiektua aipatzen genuen. Oraingo honetan gaiarekin lotura duen beste proiektu bat aurkeztera gatoz, Irungo Berritzegunean egindako "Zine eta Historia" mintegirako adibide moduan erabili genuena.
Eisensteinen "Urria" ( "Octubre" )  filmaren zati batzuk, dokumental pare bat digitalizatuta ("Bandera Roja" eta "Imperio Rojo")," Reds" ( "Rojos") filmaren zati bat eta "Internazionala"ren audioak erabili genituen proiektu integratu batean.
Proiektua euskeraz dago eta bere horretan gelara eraman dezakezue, aipatutako bi film horiek nahiko ezagunak dira eta ez zaizue zaila egingo berauek lortzea; dokumentalak, berriz, bertan dituzue.
Dropboxeko helbide honetan eskegi dugu material guztia (aipatutakoak eta beste osagarri batzuk): "Errusiako iraultza"


2013/02/18

VISITGIPUZKOA

"VISITGIPUZKOA" Gizpuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen web-orri bat dugu. Turismo sailak egindako lana denez, bertan jasotzen dute bisitariei begira interesgarria izan daitekeen informazioa. Horren barruan, badago atal bat non planifikatu daitezkeen ibilbideak arte edo kultura irizpideen arabera, hori osatzeko argazki  eta azalpen asko jaso dituzte.


 Zumarragako Antioko Baseliza  

2013/02/13

"Historia a por todas": Historia lantzeko ideia ugari ematen dituen bloga

Luis Miguel Acosta Barriosek, Kanariaseko "IES Profesor Martín Miranda"ko irakasleak, bere blogean proposamen asko jasotzen ditu. Merezi du bertan pixkat ibiltzea, seguru ideiaren bat gure geletara eramateko modukoa iruditzen zaigula.
Gaurko honetan guk bat nabarmenduko dugu: "Entrevistamos a Lenin". Ikasleek web-quest bat ( "John Reed entrevista a Lenin" ) jarraituz egingo dute lan hau. Elkarizketa ondo prestatzeko, ikasleek, aldez aurretik,  zenbait terminoen esanahia argitu  eta  blog batean argitaratu beharko dituzte. 


2013/02/12

"Sancho El Sabio" fundazioko Euskal Memoria Digitala

Sancho el Sabio Fundazioak produzitzen, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da EMDa; sarbide irekia du eta bertan oso garbi ikus daitezke (baita gorde eta inprimatu ere) hainbat eta hainbat dokumentu . "Egileak" atalean, adibidez, berauek alfabetikoki jasota daude.


2013/02/11

Ahozko iturriak Historia lantzeko

Franco diktadorearen garaiko errazionamentu kartila bat

2004-2005eko ikasturtean Irungo Berritzeguneko Dibertsifikazio Kurrikularreko Mintegian erabaki genuen Historia lantzeko ahozko iturriak erabiliko genituela.

Gaia erabaki eta gero, "Eguneroko bizitza frankismoaren garaian", mintegian prestatu eta sei ikastetxetan (Dunboa BHIn,  Hirubide BHIn,  Irungo La Sallen, Orereta Ikastolan,  Toki-Alai BHIn eta Txingudi BHIn) aurrera eraman genuen proiektu hau.

Azaldu ditzagun, oso labur bada ere, emandako zenbait  urrats:

Lehenengo, dokumentazio fase bat, non irakasleentzako eta ikasleentzako material osagarriak erabiliz garai historiko horren marko kontzeptuala eta eduki orokorrak landuko ziren.

Aurrerago, "eguneroko bizitza" delako horren barruan jorratu beharreko azpiatalak adostu. Hona hemen aukeratutakoak: jaiotza eta haurtzaroa; bikote harremanak; aisialdia, moda eta kontsumoa;  politika; erlijioa; eta lana.

Gero, ahozko iturriek Historia ezagutzeko bidean duten tokia eta garrantzia azpimarratuz, ikasleek beren aitona-amonei egiteko galdeketetarako metodologia eta prozedura prestatu ziren.

Honen ondoren, bazirudien prest geundela, letra larriz  idazten den Historia horrek diona eta gure gertukoek bizi izandakoak  kontrastatzeko.


Garai hartan elkarrizketak grabatu ondoren, transkribitu genituen eta hemen erakusten dugun lan hau publikatu genuen: Eguneroko bizitza frankismoaren garaian .

Gaur egun grabazioak online azaltzeko aukeraz bailatuko ginateke. Ea zuetako baten bat animatzen den horrelako zerbait egitera!
_____________



Beste proiektu honetan ikus dezakezue gaur egungo bailabideak erabiliz nola osatu zitekeen:

La arruga es muuy bella , Almagroko Antonio Calvín institutuko DBHko3.mailako ikasleek aitona-amonei egindako elkarrizketak.

2012/12/15

Fakebook

Fakebook, una herramienta muy versátil artikuluan Fakebook izeneko hezkuntzarako tresna aurkezten da. Facebook sare sozialaren egitura imitatuz, Fakebook aproposa da literaturan edo historian garrantzia izan duten pertsonen bizitzez eta lanezsakontzeko asmatutako elkarrizketen bidez.

2012/12/12

Mungia BHIko irakasleek argitaratutako web-ak, Euskera, Gaztelania, Geografia eta Historia lantzeko

Berriz ere ekartzen dugu gure blogera Mungia BHIko Make izeneko irakasleak prestatutako web bat. Hau, Lanbide Hezkuntzako goi mailako zikloetarako Sarbide froga prestatzeko pentsatuta dago, baina edozein irkasleri lagungarria izango zaio, bai Euskerako, bai Gaztelaniako baliabide asko eskura izateko


Historia Mintegiko irakaslea den, Marije Aguillok, blog hau bere ikasleek materialak kontsultatzeko, lanak egiteko eta haien produkzioak argitaratzeko sortu du: "historiamungia". Eta beste hau Geografiarako



2012/12/03

Ingelesa edukien bidez irakasteko unitateak

Kataluniako irakasleek sortutako hainbat unitate deskarga daitezke gune honetatik. Material hauek ikasketa baimenen bidez egindako jarduera sekuentziak dira eta irakasgaietan sailkaturik daude.


2012/11/13

PhotoPeachekin egindako istorio digitalak

PhotoPeach programa oso aproposa da istorio digitalak (bideotxo modukoak) osatzeko. Jarraian irakasleek egindako hiru adibide jaso ditugu: ARTE GOTIKOA GERRA ZIBILAREN HASIERA EUSKAL HERRIAN "Nanas de la cebolla"(guda zibila Euskal Herrian: zenbait irudi) Baten bat animatzen bada horrelakoren bat egitera, guztiz lagungarri izango zaio, Ana Basterrak, Leioako Berritzeguneko aholkulariak, beste behin ere egindako tutoriala: