2013/04/27

10 IKT tresna hezkuntzarako

Alazne Gonzálezek bideotxo honetan ( " Top 10 de las herramientas para educadores " ) 10 tresna aipatzen ditu. Agian zerrenda horrek jokua eman dezake gure alfabetizazio digitala ebaluatzeko: ba al dakigu egiten hor aipatzen diren "gauzak" (nahiz eta, bideoan  jasotzen ez diren, beste tresna batzuk erabiliz izan)?

2013/04/26

Lehen Zibilizazioak

Lehen Zibilizazioen Historian bidaia moduko prozesu erakargarria topatuko dugu hemen, klik bat bestearen atzean jarraituz .


2013/04/25

Ingelesaren fonetika

Pronunciation Pro izeneko flash aurkezpen honetan ingelesaren fonemak ezagutu eta praktikatzenko zenbait jarduera proposatzen dituzte.

2013/04/24

Tutoretzarako materialak

Luis María Landaluze Zarandonak  tutoretzan lantzeko bost sites prestatu ditu: Zer da ikasten ikastea, Gure harremanak eta giza sareak, Eztabaidagune, DBH-n lurra hartzen, Berdinak aniztasunean eta Arauak adosten .
Eskola 2.0 web orriko "Ikasketa Lizentziak" atalean ikusiko dituzue.










2013/04/23

Euskal Herriko Historia irudietan

"Hiru.com" web orriko atal honetan Euskal Herriko Historiarekin lotutako bideo laburrak eskeintzen dira .



2013/04/22

Gizarte Zientziak: 1. eta 2. mailetarako material osagarrriak


Maite Ruiz de Loizaga Velezek IRALEn prestatutako material hauekHistoriaurrea, Grezia, Erdi Aroa, Munduko Klimak eta Ingurune naturalak jorratzen dituzte.

2013/04/21

Twiterren erabilera didaktikoa proposatzen digun esperientzia

" Tres Tizas " izeneko bloga kudeatzen duten bost irakasletako batzuk (hasieran hiru ziren, hortik blogaren izena)  aspaldiko lagunak ditugu. Oraingo honetan gurera ekartzen dugu, hainbeste zabaltzen ari den twiter, irakaskuntzan erabiltzeko proposamen  hau. Ea gustatzen zaizuen:



2013/04/20

Jendaurrean hitz egiten

Jokin Lacalle Usabiagak, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasleak, honako erronka hau jartzen die bere ikasleei:

"Ahozko komunikazio egoki baterako irizpideak identifikatu, ulertu eta barneratu ondoren, jendaurrean zuen gustukoa den gai bat aurkeztuko duzue, euskarri bezala zuek diseinatutako aurkezpen digital bat erabili beharko duzuelarik ".

Eta eginkizun horretan laguntza emateko,  ibilbidea web-quest borobil honetan markatzen die: " Jendaurrean hitz egiten "

2013/04/19

Testu errepertorioa euskeraz eta gaztelaniaz

Hizkuntzen Trataera Bateratua izeneko programan aritu garenok, orain urte batzuk direla, "testu errepertorio " hau prestatu genuen. Ikuspegi komunikatiboan oinarritzen den hizkuntzen irakaspena planteatu genuenean, gure proposamen didaktikora egokitzen diren testu anitzak bilatzearen beharrean aurkitu ginen. Hau da , TESTU ERREPERTORIOA behar genuen. Honek esan nahi du , testu bilduma anitza izango dela, bai euskarriagatik (ahozkoa zein idatzia ) bai helburu, eremu, gaia, tipo eta generoagatik, hemen aurkituko duzuena. Testuak euskeraz edo gazteleraz daude ( hasieran asmoa zabalagoa bazen ere). 

Errepertorioaren sailkapena egiterakoan , testu tipoak, testu generoak, eta eremuak hartu ditugu abiapuntutzat. Dato guzti hauek, izenburuarekin batera, testuen bukaeran dagoen laukitxoan jaso ditugu. 

2013/04/18

Ingelesezko albisteen bidez entzumena eta irakurmena hobetzeko gunea

News in Levels web gunean egungo albisteen grabazio laburrak entzun daitezke. Albiste bakoitzaren inguruan hiru mailatako baliabideak eskaintzen dira. Berriak ere irakur daitezke.


2013/04/17

Publizitatea euskeraz lantzeko sekuentzia didaktikoa

" Euskara eta Literatura " izeneko blogean (eta ezin dugu aipatu egilea, ez baitugu lortu jakitea zein den), publizitatea lantzeko sekuentzia didaktiko hau aurkitu dugu, non ikasleek, bukaeran , iragarki bat ekoiztu beharko duten.

2013/04/16

Antología poéTICa

Silvia González Goñi Iruñako Gaztelaniako irakasle bat da (gaur egun Basoko Institutuan lan egiten du).  Eguneroko klasetan oso txertatua du teknologi berrien erabilera , nahikoa da bere blogak jarraitzea hori ikusteko; " Lenguetazos Literarios " da, agian, ardatz nagusia. Esperientzi original asko proposatzen ditu, hemen, gaur,  bat nabarmenduko dugu; interneten eguna aitzakiatzat  hartuz lan hau burutu zuten:



2013/04/15

Carlos Díez Castrodeza irakaslearen sekuentzia didaktikoak Gaztelania lantzeko

Carlos Díez Castrodeza, Bizkaiko Gaztelaniako irakasleak, joan den urtean ikasketa baimena izan zuen sekuentzia didaktikoak prestatzeko. Lan horren emaitza izan dira zazpi sekuentzia berri hauek: "Poesía oral", "Animales humanos", "Videocurriculum", "Manos a la obra", "Diario de reseñas", "Video-audio descripción" eta "Esculturas literarias". Guztiak ikus ditzakezue "Eskola 2.0" web-orriko "ikasketa lizentziak" atalean.


2013/04/14

Ingelesezko irudi hiztegi bat

Online Photo Dictionary web guneak hiztegia ikasteko zenbait irudi aurkezten ditu. Haien gainetik sagua pasatuz gero, hainbat hitzen izenak ahoz eta idatziz ematen dira.



2013/04/12

Europako geografia ikasi edo birpasatzeko mapak

Toporopa web gunean Europako geografiari buruzko hainbat datu lan daitezke (herrialdeen izenak, ibaiak, uharteak...).




2013/04/08

Europako nerabeei buruzko proiektua

Picture yourself! eTwinning proiektuan hiru herrialdetako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute. Hona hemen proiektuaren zenbait ezaugarri:

- Noiz: zazpi hilabetetan zehar (2011ko urritik 2012ko apririlera arte)
- Ikasle partaideen kopurua: 65
- Arloa: Ingelesa
- Helburua: Europako nerabeen profilez hausnartzea.
- IKTen erabilera: argazkiak, bideoak, audio grabazioak, galdera-sortak...
- Zenbait jarduera:
   That's Me!: Ikasleen gogoko objektuen aurkezpenak.
   The Story Of Our Daily Lives: Ikasleen aurkezpenak, eguneroko bizitza azaltzeko.
   Let Me Show You How To...: Ikasleen zenbait trebezia, zaletasun... aurkezten dira bideoz.
   Time Off!: Ikasleek sortutako galdera-sortak
   The Music We Like: Gustuko musika konpartitzeko oharrak.
   Meet The European Teen: Nerabe prototipikoak azaltzeko posterrak.
   Have Your Say!: Ikasleen iritziak, konparaketak...

Proiektuaren Twinspace gunea