Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas

2013/05/23

"Symbaloo": gure interneteko faboritoak biltzeko tresna interesgarria


Gure mintegikide Pili Violetek eman zigun aplikazio honen berri eta berak zioen bezala esanda, " faborito guztiak ondo antolatuta izateko " oso lagungarria izan daiteke.

Bi bertsio daude: symbaloo eta symbalooedu.
Ikusi hemen adibide batzuk : Gizartebaliabideak (Pili berarena), Euskara 2.0 (Esther Isasarena), Castellá (Montse Tirbiórena)

Erabil erraza dirudi, hala eta guztiz ere, hemen duzue tutorial argi eta labur bat .





2013/04/27

10 IKT tresna hezkuntzarako

Alazne Gonzálezek bideotxo honetan ( " Top 10 de las herramientas para educadores " ) 10 tresna aipatzen ditu. Agian zerrenda horrek jokua eman dezake gure alfabetizazio digitala ebaluatzeko: ba al dakigu egiten hor aipatzen diren "gauzak" (nahiz eta, bideoan  jasotzen ez diren, beste tresna batzuk erabiliz izan)?

2013/03/06

IKTen erabilera Hizkuntzak lantzeko

Eduardo Larequi Garcíak, Nafarroako irakasleak,  ”Propuestas para la integración de las TIC en el área de Lengua Castellana y Literatura” izeneko jardunaldi batzuetarako prestatu zuen hemen aurkezten dugun web-orri hau. Bertan, oso ondo ordenatuta, jasotzen ditu bailabideak, IKT lan-tresnak, praktika onen adibideak eta abar.