Online Photo Dictionary web guneak hiztegia ikasteko zenbait irudi aurkezten ditu. Haien gainetik sagua pasatuz gero, hainbat hitzen izenak ahoz eta idatziz ematen dira.
Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
Mostrando entradas con la etiqueta Irudiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irudiak. Mostrar todas las entradas
2013/04/14
Ingelesezko irudi hiztegi bat
Etiketak:
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Irudiak
2013/03/03
Komikiak online sortzeko tresna
GenMagic orrialdean komiki laburrak online sortu eta pdf bezala gorde daiteke. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Hondoko irudia aukeratu ondoren, eszena hurbil daiteke.
- Pertsonaiak handitu eta bira daitezke.
- Mota desberdinetako bunbuiloak eskaintzen ditu.
- 'Arkatza' erabiltzeko aukera du.
- 'Nombre' eta 'Fecha' laukiak edita daitezke.
- Izenburua bertan idaz daiteke.
- Komikia ezin da interneten utzi edo bukatu gabe ordenagailuan gorde, baina paperez inprimatzeko aukera dago.

Euskara,
Frantsesa,
Gaztelania,
Hizkuntzak,
Ingelesa,
Irudiak,
Komikia
2013/01/22
Language Guide: Frantsesa
Language Guide (Français) web gunean frantsesa ikasteko hainbat baliabide daude. Erabilgarritasun nagusia hiztegia (idatziz nahiz ahoz) ikasi edo birpasatzean datza. Eskaintzen diren gaiak orri honetan ikus daitezke eta hemen, adibide bat (insektuak).
Horretaz gain, 'Readings' izenburuko atalean zenbait irakurketa erraz entzun eta irakur daitezke.
Gramatika lantzeko atala agian ez da oso erabilgarria DBHrako, ingelesezko azalpenak ematen baititu.
Horretaz gain, 'Readings' izenburuko atalean zenbait irakurketa erraz entzun eta irakur daitezke.
Gramatika lantzeko atala agian ez da oso erabilgarria DBHrako, ingelesezko azalpenak ematen baititu.
Etiketak:
Frantsesa,
Hizkuntzak,
Irudiak
2013/01/16
Irudiak bilatzeko zenbait gune
Totemguard blogeko sarrera honetan mota desberdinetako irudiak bilatzeko zenbait baliabide aipatzen dira.
2012/12/09
Irudiak eraldatzeko zenbait tresna
Hona hemen online irudiak eraldatzeko zenbait baliabide:
Photofunia web guneak era sinple batean igotako argazki bat aurrez diseinatutako irudi batean txertatzen du.
Tuxpi Photo Editor tresnak zenbait aldaketa egiten uzten du: markoak jarri, kolorea aldatu, irudia biderkatu, testua gehitu...
Photovisi guneak argazki 'collage' moduko irudiak sortzen ditu.
Photofunia web guneak era sinple batean igotako argazki bat aurrez diseinatutako irudi batean txertatzen du.
Ezaugarriak:
- Gaztelaniaz ikusteko lotura
- Zertarako: ordenagailutik kargatzen diren irudiak 'fotomontaje' batean txertatzeko.
- Ez da errejistrorik egin behar argazkia gordetzeko.
Tuxpi Photo Editor tresnak zenbait aldaketa egiten uzten du: markoak jarri, kolorea aldatu, irudia biderkatu, testua gehitu...
Ezaugarriak:
- Ingelesez bakarrik dago:
- Oso aproposa argazki batean efektu bereziak aplikatzeko.
- Ez da errejistrorik egin behar argazkia gordetzeko. Ezkerreko aldean agertzen den 'download to my computer' sakatu behar da argazkia eskuratzeko.
Photovisi guneak argazki 'collage' moduko irudiak sortzen ditu.
Ezaugarriak:
- Ingelesez azaltzen da, baina hizkuntza alda daiteke goiko barratik.
- Oso aproposa 'collage' moduko konposizioak egiteko.
- Errejistroa egin behar da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)