Mostrando entradas con la etiqueta jokuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jokuak. Mostrar todas las entradas

2013/03/04

Ingelesezko fonetika lantzeko baliabide batzuk

Ship or Sheep izeneko orrialde honetan gutxienezko bikote fonetikoak aurkezten dira. 





Oxford University Press: New File.
  • Web gune honek ingelesaren fonemak eta haiei dagozkien ikus fonetikoak eta adibideak ikus eta entzun daitezke. 


  • Stress monsters jokoa hitz batean azentua zein silabatan dagoen praktikatzeko pentsatuta dago. 


Learn English Kids (British Council) web guneak ere ortografia eta fonetika lantzeko zenbait baliabide ditu. 


  • Tricky words. Fonemen inguruan antolatutako zenbait ariketa.

2013/03/02

Ingelesezko hiztegia lantzeko bi baliabide

Tennessee's Academic Vocabulary web gunean hiztegi akademikoa lantzeko baliabide ugari jasotzen dira. Haien artean Power Point Games atalak zenbait txantiloi deskargatzeko aukera ematen du. Irakasleak -edo ikasleek beraiek- txantiloietan aldaketak eginez, birpasako jokuak era errazean sor ditzake. 



Vidtionary bideo-hiztegi bat bezala aurkezten da. Izan ere, web gune honek hainbat hitzen esanahia bideoklipen bitartez ematen da. Hitzak alfabetikoki, gaika edo gramatika kategoriaren arabera bila daitezke. Joko batzuk eta hitzak asmatzeko hizkirik gabeko zenbait bideo ere badaude.






2013/02/17

Euskal Play: euskara sendotzeko jokuak online

"Azkue Fundazioa"k prestatutako joko-sorta honen helburu nagusia euskara sendotzea eta erabilera bultzatzea da. Horretarako zenbait joko online egitea proposatzen digu.Maila ezberdinak  eskeintzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergorako ikasleei  zuzendua batez ere.