2013/02/20

Grabazioen bilduma Leer.es-en

Leer.es web gunetik jendearen partaidetza sustatu nahi da 'Participa' izeneko atalean agertzen diren zenbait ekimenen bidez. Horietako batean podcastak konpartitzea proposatzen da.


2013/02/19

Errusiako iraultza lantzeko proiektua euskeraz

Aurrekoan "Historia a por todas" izeneko sarreran  "Entrevistamos a Lenin" proiektua aipatzen genuen. Oraingo honetan gaiarekin lotura duen beste proiektu bat aurkeztera gatoz, Irungo Berritzegunean egindako "Zine eta Historia" mintegirako adibide moduan erabili genuena.
Eisensteinen "Urria" ( "Octubre" )  filmaren zati batzuk, dokumental pare bat digitalizatuta ("Bandera Roja" eta "Imperio Rojo")," Reds" ( "Rojos") filmaren zati bat eta "Internazionala"ren audioak erabili genituen proiektu integratu batean.
Proiektua euskeraz dago eta bere horretan gelara eraman dezakezue, aipatutako bi film horiek nahiko ezagunak dira eta ez zaizue zaila egingo berauek lortzea; dokumentalak, berriz, bertan dituzue.
Dropboxeko helbide honetan eskegi dugu material guztia (aipatutakoak eta beste osagarri batzuk): "Errusiako iraultza"


2013/02/18

Audioa erabiltzen duten zenbait jarduera

Audio fitxategiak erabiltzen dituzten zenbait proiektu:





VISITGIPUZKOA

"VISITGIPUZKOA" Gizpuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen web-orri bat dugu. Turismo sailak egindako lana denez, bertan jasotzen dute bisitariei begira interesgarria izan daitekeen informazioa. Horren barruan, badago atal bat non planifikatu daitezkeen ibilbideak arte edo kultura irizpideen arabera, hori osatzeko argazki  eta azalpen asko jaso dituzte.


 Zumarragako Antioko Baseliza  

Zenbait online baliabide ingelesezko idazmena sustatzeko


                   Elkarrizketak idazteko tresnak:
                           Fake Captain Kirk eta Talk to Alice

                   Deskribapenak eta irudietan oinarritutako testuak idazteko baliabideak:
                           Descriptions
                           PicLit

                   Diktaketak: 
                           Short Online Dictations
                           Listen and Write; adibide bat: 'When I Dream'    
                           (Bideo tutoriala ingelesez)

                   Istorioak asmatzeko pistak:
                          Story Starters
                          Petites històries
                          Creative writing prompts
                          Storybird
                  
                  Idatzitakoa entzuteko tresnak:  
                        Text-to-Speech SitePal 


                                         

2013/02/17

Euskal Play: euskara sendotzeko jokuak online

"Azkue Fundazioa"k prestatutako joko-sorta honen helburu nagusia euskara sendotzea eta erabilera bultzatzea da. Horretarako zenbait joko online egitea proposatzen digu.Maila ezberdinak  eskeintzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergorako ikasleei  zuzendua batez ere.

Ingelesezko online hiztegiak erabiltzeko zenbait ideia


I. Kontsultarako tresna bezala:

Ikasleak ulertzen ez duen hitz bat edo ingelesez ezagutzen ez duen hitz bat bilatzen du.

Zenbait baliabide:

II. Ariketak eta jokuak prestatzeko iturri bezala:

Ikasleek gurutzegramak edo hitzak asmatzeko beste motatako jokoak prestatzen dituzte. Horretarako hiztegiak emandako definizioak erabiltzen dituzte. 

Baliabide bat:

Ikasleek Pelmanism edo Snap motatako jokuak prestatzen dituzte. Horretarako, irudiak eta hitzak bilatzen dituzte.

Bi baliabide:
Esohelp

Ikasleek hitz batzuen ahoskera pratikatzen dute gero binaka edo talde txikietan gelakideei diktaketak egiteko.  

Baliabide pare bat:
Language Guide
Howjsay


Oharra: Online hiztegi gehienek publizitatea azaltzen dute. Iragarkiak ager ez daitezen, Adblock for Chrome and Firefox instala daiteke.

2013/02/14

Hizkuntza idatzia / Lengua escrita

Aurreko mintegi saioan aukezketu genuen Berritzegune Nagusiak prestatutako sitesa :"Ikasten IKTen bidez".
Ikusi hemen bertako proposamenak eta materialak hizkuntza idatzia lantzeko:


2013/02/13

"Historia a por todas": Historia lantzeko ideia ugari ematen dituen bloga

Luis Miguel Acosta Barriosek, Kanariaseko "IES Profesor Martín Miranda"ko irakasleak, bere blogean proposamen asko jasotzen ditu. Merezi du bertan pixkat ibiltzea, seguru ideiaren bat gure geletara eramateko modukoa iruditzen zaigula.
Gaurko honetan guk bat nabarmenduko dugu: "Entrevistamos a Lenin". Ikasleek web-quest bat ( "John Reed entrevista a Lenin" ) jarraituz egingo dute lan hau. Elkarizketa ondo prestatzeko, ikasleek, aldez aurretik,  zenbait terminoen esanahia argitu  eta  blog batean argitaratu beharko dituzte. 


2013/02/12

"Sancho El Sabio" fundazioko Euskal Memoria Digitala

Sancho el Sabio Fundazioak produzitzen, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da EMDa; sarbide irekia du eta bertan oso garbi ikus daitezke (baita gorde eta inprimatu ere) hainbat eta hainbat dokumentu . "Egileak" atalean, adibidez, berauek alfabetikoki jasota daude.


2013/02/11

Ahozko iturriak Historia lantzeko

Franco diktadorearen garaiko errazionamentu kartila bat

2004-2005eko ikasturtean Irungo Berritzeguneko Dibertsifikazio Kurrikularreko Mintegian erabaki genuen Historia lantzeko ahozko iturriak erabiliko genituela.

Gaia erabaki eta gero, "Eguneroko bizitza frankismoaren garaian", mintegian prestatu eta sei ikastetxetan (Dunboa BHIn,  Hirubide BHIn,  Irungo La Sallen, Orereta Ikastolan,  Toki-Alai BHIn eta Txingudi BHIn) aurrera eraman genuen proiektu hau.

Azaldu ditzagun, oso labur bada ere, emandako zenbait  urrats:

Lehenengo, dokumentazio fase bat, non irakasleentzako eta ikasleentzako material osagarriak erabiliz garai historiko horren marko kontzeptuala eta eduki orokorrak landuko ziren.

Aurrerago, "eguneroko bizitza" delako horren barruan jorratu beharreko azpiatalak adostu. Hona hemen aukeratutakoak: jaiotza eta haurtzaroa; bikote harremanak; aisialdia, moda eta kontsumoa;  politika; erlijioa; eta lana.

Gero, ahozko iturriek Historia ezagutzeko bidean duten tokia eta garrantzia azpimarratuz, ikasleek beren aitona-amonei egiteko galdeketetarako metodologia eta prozedura prestatu ziren.

Honen ondoren, bazirudien prest geundela, letra larriz  idazten den Historia horrek diona eta gure gertukoek bizi izandakoak  kontrastatzeko.


Garai hartan elkarrizketak grabatu ondoren, transkribitu genituen eta hemen erakusten dugun lan hau publikatu genuen: Eguneroko bizitza frankismoaren garaian .

Gaur egun grabazioak online azaltzeko aukeraz bailatuko ginateke. Ea zuetako baten bat animatzen den horrelako zerbait egitera!
_____________



Beste proiektu honetan ikus dezakezue gaur egungo bailabideak erabiliz nola osatu zitekeen:

La arruga es muuy bella , Almagroko Antonio Calvín institutuko DBHko3.mailako ikasleek aitona-amonei egindako elkarrizketak.

2013/02/09

FLE en ESO

FLE en ESO blogean DBHn frantsesa ikasi eta praktikatzeko baliabide ugari aurki daitezke. Hona hemen adibide pare bat:

'Comprendre un courriel': posta elektronikoari buruzko terminologia eta testu baten ulermena lantzeko jarduerak.

'Le comparatif: grammaire et exercices': frantsesezko konparaketa ikasi eta praktikatzeko ariketak.