Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
2013/02/16
"Monacatus" : "Las edades del hombre" bisita birtuala
Etiketak:
Gizarte Zientziak,
Historia
2013/02/14
Hizkuntza idatzia / Lengua escrita
Aurreko mintegi saioan aukezketu genuen Berritzegune Nagusiak prestatutako sitesa :"Ikasten IKTen bidez".
Ikusi hemen bertako proposamenak eta materialak hizkuntza idatzia lantzeko:
Ikusi hemen bertako proposamenak eta materialak hizkuntza idatzia lantzeko:
2013/02/13
"Historia a por todas": Historia lantzeko ideia ugari ematen dituen bloga
Luis Miguel Acosta Barriosek, Kanariaseko "IES Profesor Martín Miranda"ko irakasleak, bere blogean proposamen asko jasotzen ditu. Merezi du bertan pixkat ibiltzea, seguru ideiaren bat gure geletara eramateko modukoa iruditzen zaigula.
Gaurko honetan guk bat nabarmenduko dugu: "Entrevistamos a Lenin". Ikasleek web-quest bat ( "John Reed entrevista a Lenin" ) jarraituz egingo dute lan hau. Elkarizketa ondo prestatzeko, ikasleek, aldez aurretik, zenbait terminoen esanahia argitu eta blog batean argitaratu beharko dituzte.
Etiketak:
Gizarte Zientziak,
Historia
2013/02/12
"Sancho El Sabio" fundazioko Euskal Memoria Digitala
Sancho el Sabio Fundazioak produzitzen, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da EMDa; sarbide irekia du eta bertan oso garbi ikus daitezke (baita gorde eta inprimatu ere) hainbat eta hainbat dokumentu . "Egileak" atalean, adibidez, berauek alfabetikoki jasota daude.
Etiketak:
Gizarte Zientziak,
Historia
2013/02/11
Ahozko iturriak Historia lantzeko
![]() |
| Franco diktadorearen garaiko errazionamentu kartila bat |
2004-2005eko ikasturtean Irungo Berritzeguneko Dibertsifikazio Kurrikularreko Mintegian erabaki genuen Historia lantzeko ahozko iturriak erabiliko genituela.
Gaia erabaki eta gero, "Eguneroko bizitza frankismoaren garaian", mintegian prestatu eta sei ikastetxetan (Dunboa BHIn, Hirubide BHIn, Irungo La Sallen, Orereta Ikastolan, Toki-Alai BHIn eta Txingudi BHIn) aurrera eraman genuen proiektu hau.
Azaldu ditzagun, oso labur bada ere, emandako zenbait urrats:
Lehenengo, dokumentazio fase bat, non irakasleentzako eta ikasleentzako material osagarriak erabiliz garai historiko horren marko kontzeptuala eta eduki orokorrak landuko ziren.
Aurrerago, "eguneroko bizitza" delako horren barruan jorratu beharreko azpiatalak adostu. Hona hemen aukeratutakoak: jaiotza eta haurtzaroa; bikote harremanak; aisialdia, moda eta kontsumoa; politika; erlijioa; eta lana.
Gero, ahozko iturriek Historia ezagutzeko bidean duten tokia eta garrantzia azpimarratuz, ikasleek beren aitona-amonei egiteko galdeketetarako metodologia eta prozedura prestatu ziren.
Honen ondoren, bazirudien prest geundela, letra larriz idazten den Historia horrek diona eta gure gertukoek bizi izandakoak kontrastatzeko.
Garai hartan elkarrizketak grabatu ondoren, transkribitu genituen eta hemen erakusten dugun lan hau publikatu genuen: Eguneroko bizitza frankismoaren garaian .
Gaur egun grabazioak online azaltzeko aukeraz bailatuko ginateke. Ea zuetako baten bat animatzen den horrelako zerbait egitera!
_____________
Beste proiektu honetan ikus dezakezue gaur egungo bailabideak erabiliz nola osatu zitekeen:
La arruga es muuy bella , Almagroko Antonio Calvín institutuko DBHko3.mailako ikasleek aitona-amonei egindako elkarrizketak.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Bideo,
Historia,
Hizkuntzak,
Proiektuak
2013/02/09
FLE en ESO
FLE en ESO blogean DBHn frantsesa ikasi eta praktikatzeko baliabide ugari aurki daitezke. Hona hemen adibide pare bat:
'Comprendre un courriel': posta elektronikoari buruzko terminologia eta testu baten ulermena lantzeko jarduerak.
'Le comparatif: grammaire et exercices': frantsesezko konparaketa ikasi eta praktikatzeko ariketak.
'Comprendre un courriel': posta elektronikoari buruzko terminologia eta testu baten ulermena lantzeko jarduerak.
'Le comparatif: grammaire et exercices': frantsesezko konparaketa ikasi eta praktikatzeko ariketak.
2013/02/05
Gossip aplikazioaren arriskuak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




