Behean azaltzen diren
loturetatik Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok
sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako
mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena
errazteko glosarioak aurki ditzakegu.
Irungo Berritzegunean 2012/13 ikasturtean zehar egingo den "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" izeneko mintegian erabiltzeko bloga
2013/03/18
Munduko mitoak eta elezaharrak
Etiketak:
Euskara,
Gizarte Zientziak,
Historia,
Literatura
2013/03/11
"Ahotsak.com": Euskal Herriko Ahotsak
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara
Kontakizun laburren audioak
Pako Eizagirrek "Aittu" web-orrian ahozko hizkuntza lantzeko hainbat material jasotzen du; oraingo honetan, audiokontakizunen artean, "kontakizun laburren" atala azpimarratzera gatoz.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Audio,
Euskara,
Literatura
Mikroipuin-labea
Lekeitioko Arrakala Irrati librean, Oier Gorosabelek gidatzen duen Aittita Raduga saioan mikroipuinak irakurtzen dituzte. Astean ipuin bat irakurtzen dute eta haiek irakurri ahala ipuinen mp3 fitxategiak hemen zintzilikatzen dituzte: mikroipuin-labea .
Bertan mikroipuinen PDFa eskuratu (eta deskargatu) dezakezue (baita EPUB formatoan irakurri ere).
2013/03/10
Gizarte Zientziak lantzeko sekuentzia didaktikoak
"Agrega" baliabide biltegian honako 8 sekuentzi didaktiko hauek aurkituko dituzue:
SD1: Lurra eta unibertsoa
SD4: Klima eta eguraldia
SD6: Gizakia eta lurra
SD8: Euskadi
2013/03/09
Frantsesa ikasi eta pratikatzeko proiektu bat
Polar FLE proiektuak konpondu gabeko polizia-kasu bati irtenbidea aurkitzea proposatzen du aitzakiatzat irakurmena, entzumena eta gramatika lantzeko.
Etiketak:
Frantsesa,
Hizkuntzak,
Jarduera sekuentziak,
Proiektuak
2013/03/08
Frantsesa lantzeko bideoak
FLEvideo web gunean irakasleek prestatutako ariketa ugari aurki daitezke. Denak daude bideo klipetan oinarrituta eta mailen arabera sailkatuta daude. Adibide bat:
Amélie aime ou n'aime pas?
Beste bi adibide:
Amélie aime ou n'aime pas?
Beste bi adibide:
Tutorial bat ariketak sortzen ikasteko.
Etiketak:
Ahozkotasuna,
Bideo,
Frantsesa,
Hizkuntzak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

